Politika -
Finantziazioa
Fiskaltzak Podemosen kontratu bat ikertzea eskatu du
Calventek, alderdi morearen abokatua izandakoak, salaketa jarri zuenetik, Fiskaltzak lehen aldiz eskatu du ikerketa zabaltzea.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Madrilgo fiskaltzak 2019ko apirilaren 28aren harira, Podemosek Neurona Consulting enpresarekin batera egindako kontratua ikertzea eskatu du. Jose Manuel Calventek salatutako gainontzeko gaia, ordea, "zurrumurruak eta susmoak" direla esan du.
"Izapide sorta zurrumurruetan eta susmoetan oinarritzea areriotasunaren isla garbia da, eta ondorioz, gizarte demokratiko bateko justizian erdietsi nahi denaren aurkakoa", azaldu du fiskal nagusiak Madrilgo 42. Instrukzio Epaitegiari bidalitako idatzian.
Ustez, Podemosek hainbat irregulartasun egin zituen Neurona Consulting enpresarekin adostutako akordioetan, eta fiskaltzak arrazoibide falta nabaria atzeman du gastuen zerrendan.
Fiskaltzaren hitzetan, enpresaren objektu sozialak ez du kontratatutako zerbitzuekin bat egiten. Beraz, hainbat lanen inguruan zalantzak omen daude ez baitute "akreditazio nahikorik".
Neuronak apirilaren 28ko hauteskundeetako daten inguruan igorri zituen arestian aipatutako ordainketa horiek, Dallas-en (Creative Advice Interactive) egoitza zuen enpresak, 308.257 eurogatik. Bestalde, ordainketa horiek "ohikoak eta arruntak" omen dira zerbitzu horien eskaintzarako, baina bertan "ez da materialen, lokalen eta langileen gasturik ageri".
Calventek salatutako beste kontu batzuetan, berriz, Fiskaltzak "zumurrurru eta susmo" soila atzematen du, zein eta Rafael Mayoralek, Podemos alderdiko bozeramaileak eta Juan Manuel del Olmo komunikazio arloko idazkariak ABD enpresarekin komisioak kobratu izana.
Fiskaltzak, hortaz, "ikerketa bat irekitzeko froga nahiko ez daudela ondorioztatu du".
"Elkartasun" kutxa
Calventek "Elkartasun Kutxa"ren baitako diruaren ardura Mayorali egotzi zion eta bertatik 50.000 euroko ordainketa bat egin izana leporatu dio.
Fiskaltzak bere aldetik, uko egin dio baieztapen horri, bere hitzetan, ez baitu uste Mayoralek irregulartasunik egin duenik ezta hirugarren bati diru hori eskaini ere.
Podemosen egoitza berriko obrak
Calventek jakitera eman duenez, "kontu arraroak" atzeman zituen Podemosen egoitza berriaren obretako kontratuetan, izan ere, 650.000 euroko aurrekontua aurreikusi zuten eta gerora, 1,3 milioi eurogatik esleitu zen. Fiskaltzak bestalde, esleipenari egin dio erreferentzia.
Soldata gehigarriak
Hainbat gasturen edota soldata gehiegarrien justifikazio faltaren inguruan, Fiskaltzak adierazi du alderdiak berak ezarri zituela mugak eta Calventek aurkeztutako nominak gainontzeko guztiena baino askoz ere altuagoak direla.
"Ezin dugu esan gainontzekoek baino gehiago kobratu dutenik", baieztatu du Fiskaltzak, eta hortaz, ez legokeela deliturik.