Politika -

Portugalete

Gizon bat atxilotu dute Voxek Santurtzin egin zuen ekitaldiko istiluekin lotuta

"Voxeko jarraitzaileen ibilgailuei" objektuak jaurtitzea eta ostikoak ematea leporatzen diote.

Istiluak Voxen ekitaldian, Santurtzin. Argazkia: EiTB
Istiluak Voxen ekitaldian, Santurtzin. Argazkia: EiTB
Istiluak Voxen ekitaldian, Santurtzin. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak gizonezko bat atxilotu zuen aurreko ostiralean, Portugaleten, desordena publikoa eta gorro delituak leporatuta, Voxek irailaren 3an Santurtzin egin zuen ekitaldiko istiluetan parte hartu zuelakoan.

Espainiako Poliziak EAEn duen agintaritzak azaldu duenez, gertakari horietan dozenaka pertsona elkartu ziren.

Aipatu iturrien arabera, manifestarietako batzuk Voxen jarraitzaileei eraso egiten saiatu ziren, "segurtasun hesia hautsiz" eta ibilgailuei "objektuak botaz eta ostikoak emanez". Gainera, autoetan sartzen ere saiatu omen ziren ustezko erasotzaileak.

Gizona atxilotu zutenean 20 zentimetroko labana bat zeraman gizonezkoak, eta aipatu delituez gain, arau hauste larria egozten diote. Polizia izapideak beteta, atxilotua Barakaldoko epailearen esku utzi dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Portugalete Santurtzi Delituak Eguneko albisteak Albisteak Vox