Politika -

Legebiltzarra

Akordio 'egingarriak' nahi ditu EH Bilduk, Urkulluren 'inposatze ereduaren' aurrean

Koalizio gobernuaren gehiengo osoak neurri berrien onarpena eragotzi dezakeelakoan, Iriartek esan du Euskadik "gobernantza eredu berri bat" behar duela, "inposatzeari aurre egingo diona".

Maddalen Iriarte, EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramailea. Argazkia: EFE
Akordio 'egingarriak' nahi ditu EH Bilduk, Urkulluren 'inposatze ereduaren' aurrean
Maddalen Iriarte, EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramailea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk Legebiltzarrean duen bozeramaile Maddalen Iriartek helburu argiekin egingo dio aurre legegintzaldi berriari. Horretarako, proposamen eta akordio "egingarriak" aurkeztu nahi ditu, Iñigo Urkullu lehendakariaren "inposatze ereduari" aurpegia emateko.

Iriarte komunikabideen aurrean agertu da asteazken honetan, Legebiltzarrean. Bertan, legealdi berriko lehen bilkura egingo dute ostegun honetan. Urkulluren gobernuak gehiengo osoarekin abiatuko du laugarren legegintzaldia.

Hartara, EAJ eta PSE-EE alderdien arteko koalizio gobernuaren gehiengo osoak neurri berrien onarpena eragotzi dezakeelakoan, Iriartek esan du Euskadik "partekatutako kudeaketan" oinarritutako" gobernantza eredu berri bat" behar duela, "inposatzeari aurre egingo diona", alegia, "eredu horizontal bat".

Gatazkak Hezkuntza eta Osasun arloetan

"Urkulluren eredu bertikalak kale egin du", salatu du EH Bilduren bozeramaileak. Bestalde, lehendakariari egotzi dio ez dituela erabakiak adosten, "inposatu" baizik, jokatzeko modu horrek Jaurlaritzaren eta Hezkuntza zein Osasun arloko agenteekin "gatazkak" sortzen dituela iritzita.

Iriartek kritikatu du batzordeak banatu zituenean EAJk aukera bakarra eman ziola oposizioari: "edo hartu, edo utzi". "Gisa horretako erabakiek erakusten dute Jaurlaritzak eta EAJk ez dutela itunak hitzartzeko asmorik.

Hori ez da negoziatzea

"Hori ez da negoziatzea", baieztatu du Iriartek alde guztiek norabide bera hartzea ezinezkoa dela azpimarratu ostean. Ildo horretan, akordioetara heltzeko asmoa erakutsi du, argi utzita horretarako beharrezkoa dela alde guztiek "zerbaiti uko egitea".

Aztarnari gehiago

Datorren astelehenean aurkeztuko duten proposamenaren bidez COVID-19ari aurre egiteko neurri gehiago eskatuko dituzte; besteak beste, datuak egunero argitaratzea, "euskal gizarteak birusaren bilakaeraren berri izan dezan".

Halaber, aztarnari gehiago behar direla uste du koalizio abertzaleak, kasu positiboak hurbiletik aztertu eta horien gertuko pertsonak lehenbailehen atzemate aldera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra EH Bildu PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Maddalen Iriarte