Itxi

2020/10/21

12:25

Politika

Katalunia

Otsailaren 14ko hauteskundeen atzerako kontaketa ofizialdu du Torrentek Parlamentuan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Saioaren hasieran, Torrentek parlamentari guztien aurrean esan du ez dutela Kataluniako Gobernua zuzentzeko hautagairik, alegia, Quim Torraren ordezkorik.

  • Otsailaren 14ko hauteskundeen atzerako kontaketa ofizialdu du Torrentek Parlamentuan

    Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidentea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak otsailaren 14ko hauteskundeen atzerako kontaketa ofizialdu du asteazken honetan.

Saioren hasieran, Torrentek parlamentari guztien aurrean esan du ez dutela Kataluniako Gobernua zuzentzeko hautagairik, alegia, Quim Torraren ordezkorik.

"Behin talde parlamentarioetako ordezkariekin hitz eginda, esan dezakegu ezinezkoa dela Presidentetzarako hautagai bat proposatzea", adierazi du Torrentek.

Asteazken honetan bertan argitaratuko dute hauteskunde eskaera Kataluniako Aldizkari Ofizialean, eta hortik aurrera bi hilabeteko epea izango dute hautagaia inbestitzeko. Inbestidurarik ezean, 54 egun igarota automatikoki deituko dituzte hauteskundeak, hots, otsailaren 14an.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;