Politika -
Bake Konferentzia
Urkullu: 'Orain ezker abertzaleari dagokio ETA desarmatzea'
EBBko presidenteak esan du deklarazioaren gauza garrantzitsuena ez dela horren edukia bakarrik, baita jasotako bost gomendioen "ordena" ere.
Erredakzioa
Iñigo urkullu EAJren presidenteak atzo izandako nazioarteko konferentziaren ostean terrorismoaren amaierari buruz, ‘orain ezker abertzaleari dagokio ETA desarmatzea, adierazi du.
Atzo Donostian izandako konferentzia aztertzeko, Bilbon egindako prentsaurreko batean, EAJren ordezkari bezala joan zen Urkulluk nabarmendu du deklarazioaren lehenengo puntua ETAri indarkeriaren behin betiko amaiera eskatzea dela.
Euzkadi Burut Batzarreko (EEB) presidenteak adierazi duenez, deklarazioaren gauzarik garrantzitsuena ez da horren edukia bakarrik, baita jasotako bost gomendioen "ordena" ere.
"Lehenengo puntuaren onarpenarekin bakarrik xehetasunik gabe (ETAren aldetik) gainerako proposamenentzako bidea irekiko da".
PSE-EE konferentziara joan izana kontuan hartu duen Urkulluren ustez, bilera horren ondorioek 50 urteko beldurrarekin eta sufrimenduarekin "nola amaitu" ezarri dute.