Publizitatea
Itxi

2020/10/27

12:51

Politika

ALDERDIEN FINANTZIAZIOA

Alderdi politikoek bi milioi euro jasoko dituzte diru-laguntzetan

EITB.EUS

Guztira, Eusko Jaurlaritzak 2.131.673 euro banatuko ditu Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten sei alderdien artean.

  • Eusko Legebiltzarra, barrutik

    Eusko Legebiltzarra, barrutik. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoen diru-laguntzak onartu ditu Gobernu Kontseiluak, funtzionamendu arrunteko gastuak ordaintzeko. 2020ko uztailaren 13tik abenduaren 31ra bitarteko epeari dagokion zenbatekoa da orain jasoko dutena.

Eusko Legebiltzarrerako 2020ko uztailaren 12ko hauteskundeetako emaitzak aintzat hartuta banatu ditu epe horri dagokion diru-laguntzak. Hirugarren ordainketa honetan 2.131.673 euro banatuko dira.

EAJk 863.955,30 euro jasoko ditu; EH Bilduk, 605.645,56 euro; Elkarrekin Podemos-IUk, 174.352,40 euro; PSE-EEk, 293.943,55 euro; PPren eta Ciudadanosen arteko koalizioak, 155.673,49 euro eta Voxek, 38.102,70 euro.

Lehenengo ordainketan, urtarrilaren 1etik apirilaren 5era arteko aldiari zegokionean, 1.189.770 euro banatu zituen Eusko Jaurlaritzak; bigarren ordainketan, ostera, 2020ko apirilaren 6tik uztailaren 12ra arteko aldiari zegokionean, 1.214.557 euro banatu ziren. Hirugarren ordainketa honekin osatuko da EAEko Aurrekontu Orokorretan 2020ko ekitaldirako aurreikusitako 4.536.000 euroko diru partida.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena