Politika -

ETAren adierazpena

ETArekin 'ez da ezer negoziatu behar', Rajoyren esanetan

PPren presidente eta Gobernuko presidentegaiak azaldu duenez, ETArekin dagoen "ibilbide orri bakarra" legea betearaztea eta Zuzenbidezko Estatua dira.

Mariano Rajoy PPren presidente eta Gobernuko presidentegaia, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Mariano Rajoy PPren presidente eta Gobernuko presidentegaia, artxiboko irudian.
Mariano Rajoy PPren presidente eta Gobernuko presidentegaia, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy PPren presidente eta Gobernuko presidentegaiak adierazi du ETArekin dagoen "ibilbide orri bakarra" legea betearaztea eta Zuzenbidezko Estatua direla, ETArekin ez baitago "negoziaziorik, ezta negoziatzeko ezer ere".

COPE irrati-katean egin dituen adierazpenetan, PPren hautagaiak esan du ez duela hitz egin ez Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidentearekin ezta "PSOEko inorekin" azaroaren 20ko hauteskundeen ondoren ETArekiko izan beharreko jarreraz, "batasuna, legea eta Zuzenbidezko Estatua" baitira tresna bakarrak. "Inork egutegi politikorik egin badu, hori ETA izan da", adierazi du Rajoyk.

PPren hautagaiak esan du ETAk jarduera armatua utzi izana "oso albiste ona" izan dela, baina ez dela "erabatekoa" izango eta ez duela "lasaitasun osoa" ekarriko "betiko desegin dela" iragarri arte.

Bien bitartean, "lasai" egoteko deia egin du, "batuta eta legearekin eta Zuzenbidezko Estatuarekin egon behar dugu". "Hori egin behar dugu etorkizunean eta horrela irabaziko dugu", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea