Politika -
Kontaktu erronda
EAJk eta ezker abertzaleak harreman politikoa 'normalizatu' dute
Ezker abertzaleak beste alderdiekin egoera politikoa berria aztertzeko egindako erronda kontaktuaren lehena izan da. Bilboko Sabin Etxean izan da bilera.
Erredakzioa
EAJ eta ezker abertzalea bildu dira ostegun honetan, eta bi aldeek bilerak euren harreman politikoa "normalizatutzat" hartzeko balio izan duela nabarmendu dute.
Ezker abertzaleak ETAren jarduera armatuaren behin betiko amaieraren ostean irekitako egoera politikoa aztertzeko beste alderdiekin izan nahi duen kontaktu errondaren lehena izan da bilera hau. Bilboko Sabin Etxean egin dute, eta ordezkaritza maila altuak izan dituzte bi aldeek.
Ezker abertzalearen aldetik Iñigo Urkullu EBBko burua eta lurralde bakoitzeko EAJko presidenteak joan dira: Joseba Egibar (Gipuzkoa), Andoni Ortuzar (Bizkaia) eta IñakiGerenabarrena (Araba). Ezker abertzaletik Rufi Etxeberria, Joseba Permach, Marije Fullaondo eta Asier Arraiz joan dira.
Ezker abertzaleaek "ofizialtzat" hartu duen bileraren ostean, Urkulluk eta Arraitzek adierazi dutenez, harreman politikoak "normalizatzeko" eta egoera aztertzeko balio izan du, nahiz eta beste puntu batzuetan bat ez etorri, bereziki ezker abertzaleak ETAren biktimen inguruan iritzia emateari buruz.
EAJren iritziari buruz, ezker abertzaleak, Arraizek kazetariei azaldu dienez, erantzun du landuta duen gai bat dela eta Gernikako Akordioak jada jasotzen duela "biktima guztien" aitorpena.
Urkulluk azaldu duenez, ezker abertzaleak "badaki" ETAren biktimei aitorpena egin behar diela, "nahiz eta tartean beste biktima batzuk jarri".
Urkullu ha sostenido que la izquierda abertzale es "consciente" de que tiene que hacer un reconocimiento a las víctimas de ETA, "por más que ponga otras víctimas" por medio, por su carácter específico "por número y por el sufrimiento padecido". "La izquierda abertzale tendrá que hacer un ejercicio de reconocimiento del sufrimiento padecido por este pueblo", ha manifestado Urkullu, que ha mostrado su "esperanza" en que así sea.
Halaber, Gobernuaren eta ETAren arteko hizketaldiek "lehenabailehen" hasi behar dutela adierazi du ezker abertzaleak, "gatazkaren ondorioei" irtenbidea emateko.
El representante de la izquierda abertzale ha reclamado el inicio de conversaciones "cuanto antes" entre el Gobierno y ETA para solucionar las "consecuencias del conflicto".