Politika -
ETAren agiriaren ostean
Garaikoetxea: 'ETAren inguruak barkamena eskatu behar die biktimei'
Bestalde, Ardanza Lehendakari ohiak adierazi duenez, ETAk "bere porrota" onartu behar du eta Patxi Lopezeri esan dio une hau kudeatzea gustuko lukeela.
Erredakzioa
Carlos Garaikoetxea lehendakari ohiak "ETAren ingurukoek" terrorismoaren biktimei "barkamena" eskatzeko beharra azpimarratu du. Horretaz gain, presoen sakabanatzearekin eta 'Parot doktrinarekin' amaitzea, Arnaldo Otegi kartzelatik ateratzea, eta abusu polizialak jasan dituztenak kaltetuak direla aitortzea eskatu du Garaikoetxeak. Bestalde, Jose Antonio Ardanza lehendakari ohiak adierazi duenez, "ezin da iruzurrik egin eta basakeriaz betetako 34 urteak ahaztu. Patxi Lopez Juan Jose Ibarretxerin ere bildu da baina honek ez du adierazpenik egin nahi izan.
Demokraziak izan zuen lehenengo lehendakariak, "premiazko" neurri batzukproposatu dizkio Lopezeri Euskadin terrorismoaren amaiera "bermatzeko"xedez. Izan ere, ETAk indarkeriaren amaiera iragarri ostean Lopezek ordezkari politikoekin, gizarte ordezkariekin eta ordezkari sindikalekin bilduko da aste honetan zehar.
Tartean, presoen sakabanatzearekin eta 'Parot doktrinarekin' amaitzea eta abusu polizialak jasan dituztenak kaltetuak direla aitortzea eskatu du Garaikoetxeak.
Bestalde, "zentzuzko" neurrien artean Arnaldo Otegi eta Bateragune auziagatik kondenatutako ezker abertzaleko beste kide batzuk kartzelatik ateratzeko beharra aipatu du.
Ardanza: "ETAk bere porrota onartu behar du"
Ordubeteko bilera egin dute Lopezek eta Ardanzak. Lehendakari ohiak esan duenez, orain ETAk “porrot egin duela onartu behar du”, baina, bere ustez, “ez dago zertan irabazlerik eta galtzailerik egon behar”.
Garai berri hau kudeatzea gustoko lukeela esan dio Ardanzak Lopezi, "azkenik bakea heldu delako".
"Ezin da iruzurrik egin eta basakeriaz betetako 34 urteak ahaztuorain 'independienteagoak eta demokratagoak' garela dioen pankarta jartzeko". Bere ustez, "lehenengo gauzak bere lekuan jarri behar dira eta gero elkarrekin aurrera egin".
ETAren agiriaren ostean hasitako elkarrizketetan Juan Jose Ibarretxek ere parte hartu du, baina lehendakari ohiak ez du adierazpenik egin nahi izan.