Politika -
ETAko ustezko kidea
Aurreneurrizko atxiloketa ezarrio dio epaileak Tome Quirogari
ETAk jarduera armatua behin betiko uzten duela iragarri zuenetik lehen atxiloketa da.
Erredakzioa
Bruselan atzo atxilotu zuten Ventura Tome Quiroga ETAko ustezko kideari aurreneurrizko atxilotzea ezarri dio epaileak.
Espainiako agintariek 2000. urtean ezarri zuten Europako atxilotzeko aginduaz soilik mintzatu da epailea. Bruselan egin ohi den moduan, bost egun ditu orain beste tribunal batek epailearen erabakiaren balioztasuna onartzeko.
Auzitegi Nazionalak ezarritako euro-agindu baten ondorioz atxilotu dute Belgikako poliziek Tome Quiroga. ETAko ustezko kidea ez zegoen Belgikan erregistratuta eta ez zuen ohiko etxebizitzik herrialdean.
Auzitegi Nazionalak atxiloketa agindua ezarri zuen Nafarroan eta Zaragozan, heriotzik ez, baina kalte material ugariak eragin zituen hainbat atentatu egiteagatik.
ETAko "Soria taldeko" kidea izan zen eta 1999an 22 urteko kartzela zigorra ezarri zioten Zangozako Banku Zentralaren aurka lehergailuak jartzeagatik eta Zaragozako Ejea de los Caballeros herrian 1983an eta 1984an supermerkatu batean lehergailuak jartzeagatik.
Bestalde, 24 urteko beste kartzela zigor bat jarri zioten, nahiz eta beranduago Auzitegi Nazionalak 17 urtera jaitsi zuen zigorra, 1985ean Nafarroako paraje batean Guardia Zibilen aurkarko lehergailu "tranpa" bat jartzeagatik.
Ventura Tome Pasaiakoa da (Gipuzkoa), 58 urte ditu eta jada Parisen epaitu eta kondenatu egin zuten 1992an. Bota egin zuten Frantziatik 96an eta orduan Espainian atxilotu zuten.
ETAk jarduera armatua behin betiko uzten duela iragarri zuenetik lehen atxiloketa da.