Politika -

Presoak

Joseba Lerin ETAko presoa hurbildu dute

Urederra taldeko kide ohia Puerto I kartzelan zegoen (Cadiz) eta Zuerako presondegira (Huesca) lekualdatu dute.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Lerin Sanchez ETAko presoa Puerto I (Cadiz) espetxetik Zuerako kartzelara (Huesca) lekualdatu dute, Etxerat euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkarteak gaur jakinarazi duenez.

Lerin Sanchez Urederra taldeko kide izateagatik epaitu zuten, eta erakunde armatuko kide izateagatik eta lehergaiak edukitzeagatik zigortu zuten. Erresuma Batuak 2013an estraditatu zuen. Ordutik, Puerto I Cadizeko kartzelan zegoen, Euskal Herritik 1.020 kilometrora. Orain, Zuerako espetxean, Huescan, egongo da, 245 kilometrora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak