Itxi

2020/12/04

11:42

Politika

Estatuko aurrekontuak

Lan erreforma aldatzea eta espetxe politika “arrunta” betetzea exijituko du EH Bilduk

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Otegik adierazi du EH Bilduren helburua dela "euskal errepublika independente bat" lortzea, baina ez dutela "presarik" jakitun direlako gaur egun aukera horrek ez duela gehiengoaren babesik.

  • EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegi

    EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegi

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegik jakinarazi du ez diola "inolaz ere" Espainiako Gobernuari txeke zuririk emango Estatuko aurrekontu orokorrak onartu ostean. Hala, "zorrotz" exijituko diote lan erreforma baliogabetzea eta espetxe politika "arrunta" betetzea.

Europa Press albiste agentziak egin dion elkarrizketan. Otegik adierazi du EH Bilduren helburua dela "euskal errepublika independente bat" lortzea, baina ez dutela horretarako "presarik" jakitun direlako gaur egun aukera horrek ez duela gehiengoaren babesik. Halaber, ziurtzat jo du ez dutela bukatutzat eman PSOEren eta Ciudadanosen arteko ituna saihesteko borroka.

EH Bilduko buruak esan duenez, "eskuina eta eskuin muturra gelditzea" eta "herritarrentzako eskubideak irabaztea" izan dira aurrekontuak babesteko izan dituzten arrazoi nagusiak, koronabirusak osasunean, ekonomian eta gizartean eragindako krisia aintzat hartuta.

Testuinguru horretan, Otegiri garrantzitsua iruditzen zitzaion aurrekontuek inbestiduraren alde egin zuten taldeen babesa izatea, "eskubide sozial eta ekonomikoak, espetxe politika arrunta eta lurralde zein nazio arazoak kontuan har daitezen".

Horregatik, Espainiako Gobernuari galdegin dio, behin aurrekontuak onartuta, exekutiboak bere hauteskunde programan zehaztutako eta EH Bildurekin adostutako norabidean jardutea.

Ildo horretan, "begi onez" jo du Sanchezen gobernua, baina ohartarazi du ez dela nahikoa "itxura ematearekin", hots, ekintzak direla garrantzitsuena.

Presoak Euskal Herrira gerturatzea

Arnaldo Otegik eskatu du behingoz "salbuespeneko espetxe politikarekin" bukatzea, "preso guztiak etxetik gertu egon behar direlako".

Independentzia

"Oso lasai gaude haziz doan proiektu egonkor bat garelako, eta ez dugulako presarik, nahiz eta argi dugun zein den hartu beharreko norabidea. Lasaitasun estrategikoa dugu ardatz", erantsi du.

Hartara, onartu du ez dela gaur edo bihar egin beharreko zerbait, besteak beste, "aldarrikapen horrek ez duelako gehiengoaren babesik, EAJk egiten dituen espekulazioak gorabehera".

Beraz, Otegik nabarmendu du "gehiengoaren" babesa dutenean proposatuko dutela hitzartutako erreferendum bat, haren iritziz, Estatu espainiarrean dagoen arazo estrukturala bozketa bidez soilik konpon baitaiteke.

Ciudadanos

Ciudadanosi buruz esan du EH Bildurentzat berebiziko garrantzia zeukala aurrekontuek Ciudadanosen babesik ez izatea, "alderdi horren hitzak gorabehera, zenbait erkidegotan Voxekin gobernatzen duelako".

EAJ

Bukatzeko, azpimarratu du Madrilen ez dagoela EH Bilduren eta EAJren arteko lehiarik, eta esan du benetan jeltzaleen politikak imitatuko balituzkete, "haiek oso pozik egon beharko luketela", baina ez dela horrelakorik gertatu.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;