Politika -

Auzitegi Gorena

Elkarretaratzeak deitu dituzte Bateragune auziaren errepikapenaren aurka

EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek, Ezker Anitza-IUk, ELAk, LABek eta Steilasek antolatu dituzte protestak, eta CCOOk, Bilgune Feministak, Sarek, Etxeratek eta Gure Eskuk bat egin dute, besteak beste.

Bateragune auziko zigorraren aurkako manifestazioa 2014an. Argazkia: Efe
Bateragune auziko zigorraren aurkako manifestazioa 2014an. Argazkia: Efe
Bateragune auziko zigorraren aurkako manifestazioa 2014an. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek, Ezker Anitza-IUk eta ELA, LAB eta Steilas sindikatuek elkarretaratzeak deitu dituzte datorren larunbatean Euskal Herriko herri guztietan Bateragune auziaren epaiketa errepikatu egingo dela salatzeko.

Auzitegi Gorenak Bateragune auzia errepikatzea erabaki berri du aste honetan. Batasuna birsortzea leporatuta, Arnaldo Otegi eta ezker abertzaleko beste lau kideri sei urteko kartzela-zigorra ezarri zieten, eta bete zuten, baina Europako Giza Eskubideen Auzitegiak bertan behera utzi zuen ebazpena epaileak inpartzialtasunik ez zuelako izan.

Protestak antolatu dituztenen arabera, Auztegi Gorenaren erabaki horrek "kezka handia sortu du oinarrizko eskubide demokratikoen kontrako erasoa den heinean".

Egoeraren "larritasunaren" aurrean, "erabaki judizialari erantzun irmo eta askotarikoa" emateko deia egin dute.

ESK-k, EH Baik, Sarek, Etxeratek, Bilgune Feministak eta Gure Eskuk ere bat egin dute mobilizazioarekin, eta "herriko eragile sozial eta kultural guztien" atxikipena eskatu dute.

CCOO-Euskadik ere iragarri du parte hartuko duela, eta Loli Garcia idazkari nagusia Bilboko elkarretaratzean izango dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak