Politika -

Bateragune auzia

Sortuk, Auzitegi Nazionalean: "Ezin izan zenuten, eta ezin izango duzue"

Mezu hori zuten kartelak itsatsi dituzte Madrilgo Auzitegi Nazionalaren eta Burgosko Gobernu Militarraren kanpoaldean, prozesuaren 50. urteurrenaren harira.

Sorturen protesta, Auzitegi Nazionalean. Argazkia: Sortu
Sorturen protesta, Auzitegi Nazionalean. Argazkia: Sortu
Sorturen protesta, Auzitegi Nazionalean. Argazkia: Sortu

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sortuk kartelak idatzi ditu "Ezin izan zenuten, eta ezin izango duzue" leloarekin (gazteleraz) Madrilgo Auzitegi Nazionalaren eta Burgosko Gobernu militarraren kanpoaldean, prozesuaren urteurrenaren harira.

Ezker abertzaleak sare sozialetan zabaldutako bideo batean ikus daiteke protesta ekintza, eta agiri batean salatu duenez, Estatuak "irakaspen historiko hartatik ikasi beharrean, indarkeriaren eta salbuespenezko epaitegien erabileran tematzen da askatasun nahiak gelditzeko".

"Galiziarrak, kataluniarrak eta euskal herritarrok Espainiako epaitegi desberdinetatik igarotzen gara, Ordena Publikoaren Auzitegi frankistaren oinordekoetatik, eta Espainiako batasun zatiezinaren interesen zerbitzura dauden tresna antidemokratikoetatik", salatu du ezker abertzaleak.

Sorturen arabera, gaur egun, Burgosko prozesuaren ebazpenaren 50. urteurrenean, eta "Bateraguneren kontrako oldarraldia berriro irekitzeko egun gutxi falta direla", bi erakundeetara eraman nahi izan dute mezua, ezker abertzaleak, "gainerako nazioekin batera, independentziarantz eta demokraziarantz borroka egiten" jarraituko duela azpimarratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Auzitegi Nazionala Politika Sortu Burgos EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak