Politika -

EAEko Aurrekontuak

Miren Gorrotxategi: "Marra gorririk gabe negoziatuko dugu"

Oso aurrekontu-ekitaldi berezia dela esan du Elkarrekin Podemos-IU alderdiko bozeramaileak. Halaber, "Azpiazuri gas-putzuak esploratzeari eta ustiatzeari uko egitea planteatuko diotela" esan du.

Miren Gorrotxategi. Argazkia: Radio Euskadi.
Miren Gorrotxategi
Miren Gorrotxategi. Argazkia: Radio Euskadi.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IU alderdiak Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak Radio Euskadiko "Boulevard Informativo" saioan adierazi duenez, "jarrera eraikitzailearekin" joango dira aurrekontuen negoziaziora Pedro Azpiazu sailburuarekin, eta "marra gorririk gabe". Gorrotxategiren hitzetan, alderdiak "oso argi dauka aurrekontu ekitaldi hau oso berezia dela, osasun, gizarte eta ekonomia krisi oso larrian gaudelako". Hala ere, adierazi duenez, "hauek ez dira Euskadik behar dituen aurrekontuak", baina euren helburua "elkar ulertzea eta gure proposamenak zirriborroan sartzea" da.

Ildo horretan, azken helburua "eredu ekonomiko eta soziala eraldatzea dela" azaldu du Gorrotxategik. Bestalde, "Gobernatu nahi duen eta EAJren alternatiba izan nahi duen alderdia gara, baina horrek ez du esan nahi akordioak lortu ezin ditugun indarra denik".

Datorren asteazkenean, urtarrilaren 13an, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuarekin bilduko dira, eta Gorrotxategik aurreratu duenez, "gas-putzuak esploratzeari eta ustiatzeari uko egitea" da helaraziko dioten gaietako bat, eta konbentzitzea espero dute. Izan ere, Gasteizko Armentia 2 putzuan egiteari uko egin dioten arren, Eusko Jaurlaritzak ez du baztertu beste gas esplorazio batzuk egitea.

Elkarrekin Podemos-IU alderdiko bozeramailearen ustez, "ekologikoki bideraezina" da eta, eta "bateria berezien bidez energia elektrikoa metatzeko eredu baten alde" egin du: "Horrek esan nahi du ez dela gasik behar intermitentzia-uneetan; hau da, energia berriztagarriak ez direnean energia ekoizten ari (adibidez, eguzkirik ez dagoelako)". Eta hori da egingo duten beste proposamenetako bat.

Izan ere, Gasteizko gas esplorazioaren "harria" gainditu ostean, Gorrotxategik esan du posible dela Arabako hiriburuan "aurrekontu akordio batera iristea" eta "nahiko nuke oso gertu egotea".

Gipuzkoako hainbat udaletan egin diren ezkerreko itunen mugimenduei dagokienez, "Gipuzkoan aldaketa natural hori gertatzen ari da, eta horrek luze jo du Euskadin". Izan ere, "Irungo kasuak ispilu bat eskaini digu beste udalerri eta erakunde batzuei begiratzeko".

Pandemiaren eta txertoaren kudeaketaz ere mintzatu da, bitarteko gehiago eskatzeko: "Galdera da nahikoa langile ditugun txertoei aurre egiteko. Ikusi dugunez, arazo bat dago gai diren langileen artean". Eta amaitzeko esan du "ona litzateke jaiegunetan edo behar denean ere txertoa jartzeko adina profesional edukitzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak EAJ-PNV Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Albisteak Gaur Gasteiz Eguneko albisteak Euskadiko Aurrekontuak 2024 Covid birusaren olatu berria Miren Gorrotxategi