Politika -

Elkarrizketa, Radio Euskadin

Baltasar Garzon: "Inoiz ez naiz sakabanaketaren aldekoa izan"

Radio Euskadiko "Ganbara" saioan egin dioten elkarrizketan, Auzitegi Nazionaleko epaile ohiak esan du ez duela zentzurik Bateragune auzia errepikatzeak.

Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaile ohia
Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaile ohia
Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaile ohia

Ganbara | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaile ohia elkarrizketatu dute Radio Euskadiko "Ganbara" saioan. Bertan, Garzonek esan du Bateragune auzia errepikatzeak ez duela ezer aldatuko, eta, berriro ere, auzipetuen oinarrizko eskubideak urratuko dituela.

Halaber, adierazi du Arnaldo Otegi eta gainerako auzipetuei kalte ordaina eman beharko lieketela: "Haien eskubideak bermatu eta bakoitzari dagokiona eman beharko liokete. Ez dauka zentzurik gertatu denak. Epaiketa berriro errepikatzen bada, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak, atzera ere, horren kontrako epaia emango du".

Ildo horretan, argi utzi du EH Bilduk politikan parte hartzeko eta erakundeetan egoteko legitimitate osoa duela. "Lekuz kanpo dago joko demokratiko eta konstituzionalaren arauak onartzen dituzten alderdiak zigortzea, ideologikoki ezberdinak izan arren. Beraz, ezin da horietako bakoitzaren parte-hartzea gaitzetsi edo deslegitimatu", erantsi du.

Halaber, Garzonen hitzetan, gaur egun ez dauka zentzurik sakabanatze politikak. "Salbuespeneko egoeretan ez da zigorra bete behar. Garai batean, presoen sakabanaketak helburu politiko bat izan zuen, justifikazio bat zeukan. Gaur egun, ordea, ez du zentzurik. ETAk armak utzi zituen, deseginda dago, hortaz, zentzugabekeria da", azaldu du.

GALi eta Felipe Gonzalezen ustezko inplikazioa ikertzeko Fiskaltzari Pili Zabalak egindako eskariari buruz, Garzonek uste du "dagoeneko auzi guztiak argituta egon beharko luketela. Ahal zuen punturaino iritsi zen Justizia, eta nahiko nuke dena argitzea. Biktimek erabaki hori har dezakete, eta Justiziak berea", bukatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Berriak Politika Presoak argazkiak Euskadi Ta Askatasuna albisteak EH Bildu Nafarroa Albisteak Gaur Eguneko albisteak GAL