Politika -

Euskal Herria

Mugako zortzi pasabide ixteko erabakia salatu dute Santiago zubian

EH Bairen eta EH Bilduren hitzetan, “Euskal Herriaren bizitza baldintzatzeko edo eteteko Espainiako eta Frantziako estatuen gaitasuna” agerian utzi du mugaren itxierak.

Protesta sobre el puente Santiago. Foto: Aitor Zabaleta
Protesta sobre el puente Santiago. Foto: Aitor Zabaleta
Protesta sobre el puente Santiago. Foto: Aitor Zabaleta

E. L. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk eta EH Baik protesta egin dute larunbat honetan, Frantziak mugako zortzi pasabide ixteko erabakia hartu ondoren. Terrorismoaren aurkako borroka sendotzeko argudioa erabili du Parisek muga ixteko.

Mobilizazioa Irun eta Hendaia lotzen dituen Santiago zubian egin dute. Eneko Maioz Gipuzkoako EH Bilduren koordinatzaileak adierazi duenez, erabakiak “Euskal Herri burujabea eraikitzen jarraitzeko beharra agerian utzi du”.

“Estatuen jarrera zentralizatzailea begi-bistan geratu da beste behin ere, eta, horregatik, Euskal Herriak erabaki propioak hartu ahal izateko garaia da”, erantsi du.

EH Bairen eta EH Bilduren ahotan, “Euskal Herriaren bizitza baldintzatzeko edo eteteko Espainiako eta Frantziako estatuen gaitasuna” agerian utzi du mugaren itxierak.

Zentzu horretan, azpimarratu dute ez dela gauza bera gertatzen den aurreneko aldia; izan ere, covid-19aren pandemiaren ondorioz antzeko egoerak errepikatu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gipuzkoa Nafarroa Iparraldea Espainiako Gobernua Espainia Frantzia Hendaia EH Bildu Eguneko albisteak Irun Albisteak Manifestazioak Zuberoa Lapurdi Nafarroa Beherea Frantziako Gobernua