Politika -

Kartzela politika

ETAko bi preso Zaballara eraman eta beste hiru gerturatu dituzte

Hala, 150etik gora dira Pedro Sanchezen agintaldian bizitokira gerturatu dituzten ETAko presoak.

Presoen aldeko ekimena Iruñean. Argazkia: Efe
Presoen aldeko ekimena Iruñean. Argazkia: Efe
Presoen aldeko ekimena Iruñean. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Espetxe Zuzendaritzak ETAko bi preso Euskal Herrira eramateko eta beste hiru gerturatzeko agindua eman du.

Julen Atxurra arlo logistikoko buru izateagatik eta Jose Antonio Ortega Lara espetxe funtzionario ohi eta egun Voxeko kide dena bahitzeagatik zigortu zuten, eta Madrilgo Aranjuezetik Kantabriako El Duesora eramango dute.

Diego Ugarte Granadatik Leonera eramango dute, Mansilla de las Mulasera. Fernando Buesaren eta bere bizkartzainaren hilketagatik ari da espetxe-zigorra betetzen.

Soto del Realetik El Duesora eramango dute Raul Angel Fuentes ere. 50 urteko kartzela-zigorra ari da betetzen Barakaldon Espainiako polizia bat hiltzen saiatzea egotzita.

Bost lekualdatzeetatik bi Zaballako (Araba) espetxera izango dira, Cadizen dagoen Zigor Orberen eta Zaragozan dagoen Unai Lopez de Ocarizen kasuetan, hain zuzen ere.

Gaur iragarritakoekin, dagoeneko 150etik gora dira Pedro Sanchezen agintaldian bizitokira gerturatu dituzten ETAko presoak, eta 20 inguruk lortu dute gradua aldatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Araba Espainiako Gobernua Presoak ETA Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak