Itxi

2021/02/07

11:45

Politika

Osasun neurriak

Trebiñurekin lotuta Jaurlaritzaren aldetik utzikeria dagoela salatu du EH Bilduk

EiTB MEDIA | AGENTZIAK

Adibide gisa, gogora ekarri du azarotik EAEko osasun agintariek ez dutela pandemia Trebiñun izaten ari den bilakaeraren berri eman, ezta bertako osasun neurriak argitu ere.

  • Trebiñurekin lotuta Jaurlaritzaren aldetik utzikeria dagoela salatu du EH Bilduk

    Trebiñuko Konderria. ETBren bideo batetik hartutako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

EH Bilduk salatu du Eusko Jaurlaritzaren aldetik "utzikeria" dagoela Trebiñuko Konderriarekin lotuta, eta azalpenak eskatu dizkio Legebiltzarrari bertako udalerrietan pandemiari aurre egiteko hartutako neurriei buruz.

Gaztela Leongo Gobernuak Trebiñuko Udalari egindako eskaeraren harira iritsi da koalizio abertzalearen kexa. Izan ere, aipatu autonomia erkidegoko agintariek ezarritako neurriak betetzeko eskatu dio aste honetan Gaztela Leonek Trebiñuri.

Horrekin lotuta, ohar batean, EH Bilduk adierazi du Trebiñuko Konderriak Arabako gainerako udalerrien neurri berdinak izan beharko lituzkeela, koronabirusari aurre egiteko.

EH Bilduren ustez, Gaztela Leongo Gobernuaren jarrerak "are gehiago" zaildu du Trebiñuren egoera, eta "Jaurlaritzaren aldetik utzikeria dago afera honekin lotuta".

Adibide gisa, gogora ekarri du EAEko osasun agintariek azarotik ez dutela pandemia Trebiñun izaten ari den bilakaeraren berri eman, ezta bertako osasun neurriak zehaztu ere.

Horregatik, Jaurlaritzari eskatu dio Eusko Legebiltzarrean azalpenak ematea, alegia, Gaztela Leongo presidentearekin, Trebiñuko alkateekin eta Arabako Foru Aldundiarekin hitz egin duen argitzea, elkarlanik ba ote dagoen eta neurri jakin batzuk hartu dituzten jakite aldera.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;