Politika -

KATALUNIAKO HAUTESKUNDEAK

PSCrekin gobernua ez osatzeko konpromisoa hartu dute Junts, ERC, CUP eta PDeCATek

Idatziz berretsi dute beren konpromisoa. Catalans per la Independència taldeak bultzatutako ekimena izan da.

Junts, ERC, CUP, PDeCAT eta Primàries Catalunya alderdiek sinatutako dokumentua. Argazkia: @CATxIND
Junts, ERC, CUP, PDeCAT eta Primàries Catalunya alderdiek sinatutako dokumentua
Junts, ERC, CUP, PDeCAT eta Primàries Catalunya alderdiek sinatutako dokumentua. Argazkia: @CATxIND

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Katalunian otsailaren 14an egingo diren hauteskundeei begira, PSCrekin gobernua ez osatzeko konpromisoa hartu dute Junts, ERC, CUP, PDeCAT eta Primàries Catalunya alderdiek, idatziz, emaitza dena delakoa dela ere.

Catalans per la Independència izeneko taldeak bultzatutako ekimena da, eta bost alderdi politiko horiei eskatu die konpromiso esplizitu bat sina dezatela sozialistak hauteskunde osteko itunen ekuaziotik kanpo uzteko.

"Hautetsontzietatik ateratako indar korrelazioa edozein izanda ere, ez da inola ere PSCrekin gobernu osaketa adostuko", dio Catalans per la Independènciak Twitterren zabalduta eta aipaturiko alderdiek sinatutako idatziak.

Alderdi bakoitzaren izenean hauek sinatu dute: Juntsetik, Laura Borràsek; ERCtik, Sergi Sabriàk, CUPetik, Dolors Sabaterrek, PDeCATetik, Àngels Chacónek eta Primàries Catalunyatik, Laura Ormellak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Alderdi politikoak albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Kataluniako Hauteskundeak gaur CUP gaur ERC Junts per Catalunya gaur