Itxi

2021/02/13

20:55

Politika

GAL

Lasa eta Zabalaren hilketagatik zigortutako Rodriguez Galindo hil da, covid-19agatik

M. D. | EITB Media

Guardia Zibilaren jeneral ohiak, Intxaurrondoko (Donostia) kuartelaren arduradunak, lau urte eman zituen espetxean. Zaintza intentsiboetan ingresatuta zegoen otsailaren 2tik.

  • Enrique Rodriguez Galindo.

    Enrique Rodriguez Galindo. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Enrique Rodriguez Galindo Guardia Zibilaren jeneral ohia, GAL taldeen hilketetan parte hartzeagatik zigortuta, 81 urterekin zendu da, koronabirusagatik, bere inguruko iturriek agentziei esan dietenez.

Otsailaren 2tik zaintza intentsiboen unitate batean ingresatuta zegoen Rodriguez Galindo, covid-19ak birikietan eragindako arazoengatik.

Auzitegi Gorenak 75 urteko espetxe zigorra ezarri zion Rodriguez Galindori, 1983an Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren bahiketa eta hilketarekin lotuta. Jeneral ohia garai horretan Intxaurrondoko kuartelaren burua zen.

Guardia Zibilaren 513 Komandantziaren buruan izan zen 1980tik aurrera. Donostiako egoitzan igarotako hamabost urteetan 800 atxilotze izan ziren ETArekin lotuta, eta arduradunak "terrorismoaren kontrako borrokan aditu" bezala ospea lortu zuen.

Hala ere, bere ibilbidea tortura salaketez josita izan zen, eta batez ere, GAL taldeen Estatu terrorismoaren krimenek bustita. 90. Hamarkadan salaketa horiek ezagutzara eman ziren arren, 1995ean jeneral egin zuten, mailaz igota.

ETBko "360 grados" saioan Begoña Kapape kazetariak azaldu zuen bezala, Intxaurrondoko kuartelean torturak eta hilketak egiten ziren "inpunitate osoz", eta narkotrafikoarekin eta proxenetismoarekin ere lotuta zegoen: "Nahi zutena egiteko baimena zuten".

2000an zigortua

Auzitegi Nazionalean epaitu zuten, eta 2000ko apirilaren 26an 71 urteko espetxe zigorra jarrio zioten, Lasa eta Zabala bahitzea eta hiltzeagatik. Maiatzaren 9an sartu zuten kartzelan. Urtebete beranduago, Auzitegi Gorenak lau urte gehiago luzatu zion zigorra.

Rodriguez Galindok lau urte eta lau hilabete besterik ez zituen eman espetxean, osasun arrazoiengatik kartzelatik atera zutelako, zigorra bere etxean betetzen jarraitzeko. Momentu horretan bihotzeko arazoak zituela esan zuten.

2013an baldintzapeko askatasuna eman zioten, Zuerako (Zaragoza) espetxeak proposatuta.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;