Itxi

2021/02/19

10:51

Politika

HASELEN ESPETXERATZEA

16 pertsona atxilotuta Bartzelonan eta Valentzian, bart, Haselen aldeko protestetan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Hirugarren egunez jarraian, istiluak izan ziren hainbat lekutan. Barakaldon, Iruñan eta Gasteizen ere mobilizazioak egin zituzten, rap abeslariaren atxiloketa salatzeko, baina ez zen istilurik izan.

  • Esquadra Mossoetako agente bat.

    Esquadra Mossoetako agente bat, foam balak dituen arma batekin. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Pablo Hasel rap abeslariaren espetxeratzearen kontra, ehunka pertsona kalera atera ziren atzo, hirugarren egunez jarraian, Katalunian eta Espainiako hainbat lekutan, eta istilu gogorrak izan ziren. Azken datuen arabera, 16 pertsona atxilotu zituzten denera, horietako zortzi Bartzelonan eta beste horrenbeste Valentzian. Liskarren ondorioz, gutxienez hiru manifestari eta bi polizia zauritu ziren.

Manifestazio eta elkarretaratze jendetsuak egin ziren, Hasel berehala askatzea eskatzeko. Hainbat tokitan, edukiontziak erre zituzten eta barrikadak egin zituzten, eta poliziak manifestarien kontra kargatu zuen.

Euskal Herrian ere deitu ziren protestak, besteak beste, Iruñan, Gasteizen eta Barakaldon. Bertan salatu zutenez, Hasel ez dute "soilik monarkiaren kontrako mezuengatik eraman espetxera", haren "ideia komunistengatik" baizik. Ez zen aparteko istilurik izan deialdi horietan.

Bestalde, asteazken gauean Katalunian eta Madrilen izandako istiluetan atxilotutako 48 pertsonetatik 31 aske utzi dituzte, deklarazioa hartu ostean; 33 manifestari Bartzelonan atxilotu zituzten, eta 15 Madrilen.

Foam balak, ezbaian

Bien bitartean, Haselen aurkako manifestarien aurka Esquadra Mossoek erabilitako foam balen inguruan eztabaida piztu da. Emakume batek begi bat galdu zuen astearteko istiluetan, Bartzelonan, eta ikerketa zabaldu dute, gertatukoa argitzeko.

Iridia giza eskubideen aldeko elkarteak salatu zuenez, mossoek jaurtitako foam pilota batek jota galdu du begia, eta ebakuntza egin behar izan diote.

Mikel Samper Kataluniako Barne kontseilariaren arabera, gaiaren inguruko "eztabaida sakon eta zorrotza" beharrezkoa da, bala mota horren "erabilgarritasuna" aztertzeko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;