Politika -

Adierazpen askatasuna

102 atxilotu izan dira bost egunean Katalunian Haselen aldeko protestetan

Atxilotuetako bakarra sartu dute kartzelan. Era berean, 82 polizia zaurituak izan dira, ia denak arin.

Manifestazioa larunbatean Bartzelonan. Argazkia: EFE
Manifestazioa larunbatean Bartzelonan.
Manifestazioa larunbatean Bartzelonan. Argazkia: EFE

EITB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

102 pertsona atxilotu dituzte guztira bost egunean Pablo Hasel espetxeratzearen kontra bost egindako protestetan Katalunian. Horietan 82 polizia zaurituak dira, ia denak arin. Atxilotuen artean pertsona bakarra sartu dute kartzelan.

102 atxilotuen artean, 70 adin nagusikoak dira, eta 32 adin txikikoak. Horiek dagokien Fiskaltzaren esku geratu dira, Esquadra Mossoek azaldu dutenez.

Astearte gauean, istiluak egon ziren lehenengoan, Kataluniako Poliziak 18 pertsona atxilotu zituen. Hurrengo egunean 33 atxilotu izan ziren.

Asteazkeneko istiluetan zortzi pertsona atxilotu zituzten, eta ostegunekoetan lau.

Larunbatean izan ziren istilu handienak. Egun horretan 39 pertsona atxilotu zituzten.

Disturbios el sábado en Barcelona. Foto: EFE

Istiluak larunbatean Bartzelonan. Argazkia: EFE

Diputatu baten salaketa

CUPeko diputatu hautatu eta Celrako (Girona) alkate Dani Cornellak astelehenean Mossoen kontrako salaketa jarriko duela iragarri du, ostiralean Gironako protestan eraso egin ziotelako.

CUPen komunikatu baten arabera, mossoek "modu basati eta bidegabean" eraso zioten Cornellari.

"Arrazoi horiengatik eta beste momentuetan izandako jokaeragatik", CUPek Generalitateko Barne kontseilari Miquel Samperren dimisioa ere eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Bartzelona Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak