Politika -

EPPK

ETAko preso gutxi batzuk hasi dira espetxeetan 'onurak' eskatzen

Espetxe zuzendaritzaren iturrien arabera, preso horiek onurak eskatu dituzte gaixorik dauden presoentzat, zigorraren hiru laurdenak bete dituztenentzat eta 'Parot doktrina' pairatu dutenentzat.

Presoak 'onurak' eskatzen hasiko dira. Argazkia: EITB.
Presoak 'onurak' eskatzen hasiko dira. Argazkia: EITB.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Preso Politikoen Kolektiboko talde txiki batek orain arte arbuiatutako "onurak" jasotzea eskatu du, gaur EFE agentziak jakinarazi duenez.

Espetxe zuzendaritzaren iturrien arabera, preso horiek onurak eskatu dituzte gaixorik dauden presoentzat, zigorraren hiru laurdenak bete dituztenentzat eta 'Parot doktrina' pairatu dutenentzat.

EPPKk azaroaren 13an iragan bezala, egoera horretan dauden ETAko presoek "onurak" eskatzen hasiko dira, haien esanetan, "eskubidea daukatelako".

Hala ere, aste honetan hasi dira presoak "onura" hauek eskatzen, espetxe ezberdinetako zuzendarien arabera. Azaroaren 13an jakinarazi zutenez, egoera horretan dauden presoak "berehala askatzeko" eskaerak egingo dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea