Publizitatea
Itxi

2021/03/04

21:42

Politika

Memoria

Zabalzaren familia, "hunkituta eta babestuta" Parlamentuko akordioarekin

agentziak | eitb meida

Txalotu egin du audioen eta gertakariaren beraren ikerketa eskatzeko aho batez lortu duen akordioa. Iruñeko Udalak, bere aldetik, kasua desklasifikatzeko eskatu du.

  • Mikel Zabalzari omenaldia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB

    Mikel Zabalzari omenaldia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Mikel Zabalzaren senideak "hunkituta eta babestuta" agertu dira Nafarroako Parlamentuak egin berri duen akordioa dela eta. Izan ere, Parlamentuak aho batez onartu du publiko egin diren audioak ikertzea, eta, horregatik, senitartekoek gertakariak argitzeko neurriak eskatu dituzte.

"Hunkituta eta babestuta sentitzen gara, lortutako akordioa urte luzez aldarrikatu dugun egiaren errekonozimendua delako", azaldu dute ohar batean.

Familiaren arabera, gaur egun, grabaketekin eta horrek ematen duen informazioarekin, Nafarroako gizartea eta horren ordezkariek "egiaztatu ahal izan dute Mikelen torturen inguruan suposatzen zutena".

Puntu horretara iritsita, eta Parlamentuak hartutako erabakiari jarraituz, familiak uste du bidezkoena izango litzatekeela "gertakariak argitzeko beharrezko neurriak artikulatzea, tartean sekretu ofizialak desklasifikatzea" eta "Fiskaltzaren lanaren jarraipena egitea", besteak beste.

Iruñeko Udalak desklasifikatzea eskatu du

Bestalde, Iruñeko Udalak Geroa Bairen adierazpen bat onartu du torturak gaitzesteko eta Mikel Zabalzaren kasuaren espedientea desklasifika dezatela eskatzeko.

Era berean, Nafarroako Gobernuari eskatu diote eman ditzala urratsak "biktima guztien justizia, egia eta ordaina jasotzeko eskubidea" bermatzeko, tartean "eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek egindako ekintza politikoen biktimei ordaina eta errekonozimendua emateko 2019ko foru legea" beteta.

Adierazpenari laugarren puntu bat gehitu diote, Navarra Sumak proposatuta, eta bertan Nafarroako Parlamentuaren akordioa jaso dute.

Puntu guztiak onartu dituzte aho batez, 2019ko foru legea aipatzen duena izan ezik, Navarra Suma kontra agertu baita.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;