Politika -

Ostiralean atxilotua

Agirreren atxiloketa salatu du Donostiako Udaleko Gobernuak

Oihana Agirre Askatasunako buruzagia aske uztea eskatu du Exekutibo lokalak. Atxiloketek "garai politiko berri hauetan lekurik ez" dutela erantsi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oihana Agirre Askatasunako buruzagiaren atxiloketa salatu du gaur Donostiako Udaleko Gobernuak. Agirre iragan ostiralean atxilotu zuten zortzi urteko espetxe-zigorra bete dezan. Auzitegi Gorenak berretsi zion zigorra duela gutxi.

Agirre aske uztea eskatu du Exekutibo lokalak (Bildu) komunikatu batean. Atxiloketek "garai politiko berri hauetan lekurik ez" dutela erantsi du.

Agirre ostiralean atxilotu zuten Donostian, zortzi urteko kartzela-zigorra betetzeko. Auzitegi Nazionalak zigortu zuen Askatasunako kide eta ETArekin ustezko harremana izateagatik.

Udalaren hitzetan, azken hilabeteetako "erabaki historikoen" eta Aieteko Nazioarteko Konferentziak "irudikatutako" bidearen ostean, "Oihana Agirre donostiarra atxilotzea eta espetxera bildatzea ulertezina" da.

"Une itxaropentsuak"

Donostiako Udaleko Gobernuaren arabera, "ekintza politikoagatik soilik auzitegi berezien epaiketak eta zigorrak lekurik ez dute, eta are gutxiago bizi ari garen une itxaropentsu honetan".

"Guztien eskubide guztiak" errespetatzeko eskatu du Juan Karlos Izagirreren Gobernuak. Horregatik, Agirre aske uztea eskatu du Udalak. Auzitegi Nazionalak sei urteko espetxe-zigorra ezarri zien beste 15 gazteri, "lan eta ideologia politikoagatik". Era berean, atxilotu horiek aske uzteko eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea