Politika -

Katalunia

Borras izango du presidente gaur osatuko duten Kataluniako Parlamentuak

Ezustekorik ezean, Laura Borras hautatuko dute presidente, ERCk ziurtatu baitu haren alde egingo duela, eta CUPek hitzeman baitu ez duela presidente independentista baten aukeraketa arriskuan jarriko.

Laura Borras, Parlamentean. Argazkia: Efe
Laura Borras, Parlamentean. Argazkia: Efe
Laura Borras, Parlamentean. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laura Borras JxCateko kidea izango da Kataluniako Parlamentuko presidente berria gaurtik aurrera, independentisten babesarekin. Borras Generalitateko presidente izateko hautagai izan zen otsailaren 14ko hauteskundeetan, baina azkenean Torrenten lekukoa hartuko du. XIII. legealdiko bi presidenteordeak eta lau idazkariak ere hautatuko dituzte gaurko honetan.

10:00etan hasiko da saioa beheko solairuko Auditoriumean, leku handiagoa eta aireztatuagoa baita. Bertan, 135 diputatuak bilduko dira aspaldiko partez.

Deialdi dekretua irakurriz abiatuko dute saioa. Xavier Muro ganberako idazkari nagusia izango da, hain zuzen ere, hitza hartzen lehena, eta ondoren bozketen txandari emango diote hasiera.

Lehen bozketan Parlamentuko presidentea aukeratuko dute: diputatuek banan-banan emango sartuko dute botoa hautetsontzian.

Esan bezala, ezustekorik ezean, Laura Borras hautatuko dute presidente, ERCk ziurtatu baitu haren alde egingo duela, eta CUPek hitzeman baitu ez duela presidente independentista baten aukeraketa arriskuan jarriko. Gauzak horrela, aukerarik gabe geratu da Eva Granados buruzagi sozialista.

Bigarren bozketan, bi presidenteordeak hautatuko dituzte, eta azkenik, Mahaiko lau idazkaritzak beteko dituzten pertsonak.

Saioa amaitu aurretik, Presidentetza berriko kideek hitz egingo dute, eta osatutzat emango dute legegintzaldi honetako Parlamentua.

Urtebetean 135 diputatuak biltzen diren lehen aldia izango da gaurkoa: 33 eserleku izango ditu PSCk, 33 ERCk, 32 JxCatek, 11 Voxek, 9 CUPek, 8 En Comu Podemek, 6 Ciudadanosek eta 33 PPk.

Parlamentua osatzeko saioaren bezperara arte itxaron zuen JxCatek erabakiaren berri emateko. Carles Puigdemont buru duen alderdiak batzarra egin zuen atzp arratsaldean, eta "aho batez" adostu zuten Borras izendatzea karguan, alderdiak ohar batean jakinarazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Bartzelona Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak JxCat azken ordua