Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Arana (EB): 'Rajoyk Amaiurrekin hitz egingo du, ez du beste aukerarik'

Ezker Batua (EB) ez da urtarrilaren 7rako deitu duten manifestazioan egongo, amnistiaren kontra eta hilketak egin dituztenek preso politiko izatearen aurka dagoelako.

Mikel Arana "eragile politiko guztiekin" elkarrizketatzearen alde agertu da. Argazkia: EITB.
Mikel Arana "eragile politiko guztiekin" elkarrizketatzearen alde agertu da. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Arana Ezker Batko Euskadiko bozeramaileak adierazi duenez, Mariano Rajoy Gobernuko hurrengo presidenteak "ez du Amaiurrekin hitz egitea bano beste aukerarik". Horrez gain, kartzela-politika aldatu beharko du, Aranaren ustez, sakabanatze-politikarekin amaitzeko eta gaixo dauden presoak, eta zigorarren hiru laurdenak bete distuztenak, aske utzi.

Bestalde, eta urtarrilaren 7rako deitutako presoen aldeko manifestazioaren harian, EBk ez duela bertan parte hartuko iragarri du, amnistiarekin eta jendea hil duten presoek "preso politiko" izatearekin ados ez daudelako.

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, "gutxiengo izaera demokratiko bat egonez gero, PPk jokoaren arauak onartu behar ditu", esan du Aranak, "eta Amaiur Kongresuko eragile politiko bat da".

"Gobernuko presidenteak Kongresuko eragile politiko guztiekin hitz egin behar du. PPk okerreko erabakia hartu du, baina legaldiak aurrera egin ahala, oker hori zuzentzeko jarrera ager dezatela espero dut, Rajoyk indarkeriarik gabeko ziklo politikoan aginduko baitu", azaldu du Aranak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea