Politika -

Bere blogean

Lehendakariak 'gustura' hartu du Bizkaia eztabaida fiskalean sartzea

Zerga-iruzurraren aurka borrokatu behar dela defendatu du eta EAJri izan duen jarrera "liskartia" aurpegiratu dio.

Patxi Lopez lehendakaria. EFE
Patxi Lopez lehendakaria. EFE
Patxi Lopez lehendakaria. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiak erreforma fiskalerako eztabaida "onartu izana" eta horren gainean neurriak hartu beharrarekin ados egotea "gustura" hartu du Patxi Lopez lehendakariak. Hori ondorioztatu baitu lehendakariak Jose Maria Iruarrizaga Ogasun diputatuak egindako adierazpenetatik.

Hauek izan dira bere blogean jarri dituen hitzak. Baita ere, "diagnostikoarekin ados egoten baldin bagara, larrialdi egoera honetatik irtetzeko garaia" dela adierazi du. Horretarako irtenbideak, zerga-iruzurraren aurkako borroka eta presio fiskala gehitzea izango direla esan du.

"Zentzu honetan Iruarrizaga jaunaren alderdia (EAJ), eta bereziki ordezkatzen duen instituzioa, erreforma fiskalaren inguruan liskartiena izan" dela gogoratzen du lehendakariak. "Horregatik, pozten naiz Ogasun diputatuak diagnostikoa konpartitzen duelako, naiz eta irtenbidearen inguruko iritzia ezberdina izan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea