Publizitatea
Itxi

2021/03/16

12:16

Politika

Hauteskundeak Madrilen

Bozetara batera aurkezteko Iglesiasen eskaintzari ezetz esan dio Mas Madridek

E. G. | EITB MEDIA

Monica Garcia Mas Madriden zerrendaburuaren ustez, "Ayusoren arduragabekeriari ezin zaio arinkeria, espektakulu eta testosterona gehiago erantsi".

  • Monica García (Mas Madrid).

    Garcia, agerraldi batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Monica Garcia Madrilgo hauteskundeetarako Mas Madriden hautagaiak ukatu egin du atzo Pablo Iglesias Unidas Podemoseko buruzagiak maiatzaren 4ko bozetan elkarrekin aurkezteko egindako eskaintza.

Garcia oso gogor mintzatu da gaur: "Pandemia betean hauteskunde batzuk deitzearen Ayusoren arduragabekeriari ezin zaio arinkeria, espektakulu eta testosterona gehiago erantsi".

Mas Madriden hautagaiak azaldu duenez, pandemiaren hilabete "gogorrenetan" Urriaren 12ko ospitalearen ZIUetan lanean egon da, baita "Ayusoren asteroko lardaskeriei" oposizio irmoena eginez ere.

"Madril ez da Netflixen telesail bat. Denbora daramat hiri honen alde lan egiten, une zailenetan, asanbladatik. Emakumeak nekatuta gaude lan zikina egin ostean, une historikoetan alde batera egiteko eskaeren aurrean. Emakumeok badakigu ultraeskuinari galga jartzen, inoren babespean ibili barik", nabarmendu du.

Garciaren esanetan, "hauteskundeetara aurkeztu nahi dut, eta Madrilgo Erkidegoko hurrengo presidentea izan. Gogotsu nago, ideia onak ditut eta lan handia egindakoa naiz".

Mas Madriden zerrendaburuak bideo baten bidez erantzun dio Iglesiasi. Adierazi du ezkerretik aurkezten diren "hiru aukerek" (Mas Madrid, Unidas Podemos eta PSOE) % 5eko langa" gainditzen dutela, eta beraz, ez dagoela "beldurrik eduki beharrik boto bakar bat galtzeko". Erantsi duenez, "ordezkaritza lortzeko hiru aukera izatea Madril duin bat mobilizatzeko eta boto-emaile bakar bat ere etxean ez geratzeko modu onena da".

Dena dela, hauteskundeen biharamunean akordioak lortzeko prest agertu da Garcia, "norbere zilborrari begiratu gabe, teatro kolpeak egin barik eta minutu bakar bat galdu barik". Izan ere, horren ustez, "garrantzitsuena Ayuso eta ultraeskuina Puerta del Soletik kanporatzea da".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena