Politika -

Bilera-sorta Zarzuelan

PPren gehiengoa 'itogarria' izan litekeela agertu dio EAJk erregeari

Josu Erkoreka diputatu jeltzaleak kezka agertu dio Juan Carlos I.ari, PPren gehiengoa oztopo izan litekeelako "oposizio eragingarria" egiteko.

Josu Erkoreka eta Juan Carlos I.a erregea, Zarzuelan. EFE
Josu Erkoreka eta Juan Carlos I.a erregea, Zarzuelan. EFE
Josu Erkoreka (EAJ) erregearekin bildu da

02:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka EAJk Kongresuan duen bozeramaileak "kezka" agertu dio Juan Carlos I.a Espainiako erregeari. Izan ere, bere ustez, "PPren gehiengo boteretsua itogarria izan liteke oposizio eragingarria egiteko".

Erregea ordubetez batzartu da Erkorekarekin Zarzuelan, inbestidura saiorako hautagaia proposatzeko abiatutako bilera-sortaren baitan.

Erkorekaren esanetan, bilera "adeitsua" izan da, eta "batik bat" inbestidurari buruz hitz egin dute, baina egoera ekonomikoa eta ETAren amaiera ere aipatu dituzte.

Bileraren ostean egindako prentsaurrekoan, bozeramaile jeltzaleak azaldu du oraindik ez dutela erabaki zer bozkatu Mariano Rajoyren inbestiduran, PPk ez baitu oraindik deitu, baina alde bozkatzea ia guztiz baztertu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea