Publizitatea
Itxi

2021/04/04

12:18

Politika

ERREGE KOPA

Erakundeetako ordezkariek Reala zoriondu dute Kopa irabazteagatik

I. G. | EITB MEDIA

Juan Mari Aburtok, Unai Rementeriak, Andoni Ortuzarrek, Idoia Mendiak, Arnaldo Otegik eta Carlos Iturgaitzek talde txuri-urdina zoriondu nahi izan dute.

  • Real Sociedad taldeko jokalariak

    Real Sociedad taldeko jokalariak. Irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Reala zoriondu dute, Athletici Kopako finala irabazi ostean.

Sare sozialen bidez, Rementeriak txapeldunak zoriondu nahi izan ditu eta penalti batekin konpondutako "partida txarra" izan dela adierazi du, Realaren garaipenarekin.

Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak zorionak eman dizkie Realari eta zaleei, "ondo merezitako Kopagatik". "Eta gure Athletici zer esan: indarrak ahalik eta azkarren berreskuratu, hurrengo finala irabazteko", adierazi du.

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak, Reala zoriondu eta ondo merezitako titulua dela azpimarratu ostean, bi aste barru "bigarren Errege Kopa bat Euskadira ekartzeko aukera" dagoela esan du, "baina, batez ere, irudi arduratsu eta eraikitzailea emateko aukera". "Asko dago hobetzeko", gaineratu du.

Bestalde, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak zorionak eman dizkie Realeko txapeldunei, eta Athletici "altxatzeko" eta apirilaren 17an Barçari irabazteko deia egin dio.

Carlos Iturgaiz Euskadiko PPko presidenteak zorionak eman dizkio Realari eta animoak Athletici, "final bat galtzeko final horretara iritsi behar da", adieraziz. "Eta orain animo guztiak apirilaren 17an Errege Kopa prestatzeko eta irabazteko", adierazi du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena