Politika -

Alderdi Popularra

Bea Fanjul bizkaitarra, PPko Belaunaldi Berrien presidentea

PPren Bizkaiko diputatuak botoen % 96 bereganatu ditu biltzarrean. Carlos Iturgaiz Euskadiko PPren presidenteak Fanjul zoriondu du Twitter sare sozialean.

Beatriz Fanjul PPren Bizkaiko diputatua Belaunaldi Berrien presidentea izendatu dute. Argazkia: EFE
Beatriz Fanjul PPren Bizkaiko diputatua Belaunaldi Berrien presidentea izendatu dute.
Beatriz Fanjul PPren Bizkaiko diputatua Belaunaldi Berrien presidentea izendatu dute. Argazkia: EFE

EiTB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beatriz Fanjul PPren Bizkaiko diputatua Belaunaldi Berrien presidentea izendatu dute, biltzarrean bozen % 96 lortu ondoren.

Belaunaldi Berrien Biltzar Nazionala ixteko hitza hartu du presidente berriak. Fanjulen hitzetan, gazteen artean ez dago eskuina edo ezkerra dagoeneko, "goian edo behean baizik, askatasunaren alde egiten dutenek ala Estatuaren menpe jarraitu nahi dutenek", alegia.

"Bakean uztea eta aukera bat ematea bakarrik nahi dugu guk", azpimarratu du. "Goian edo behean erabaki barik, oraindik erdian dagoen gehiengoa" konbentzitzeko PPko gazteen ahalegina aldarrikatu du Fanjulek.

Carlos Iturgaiz Euskadiko PPren presidenteak Fanjul zoriondu du Twitter sare sozialean. Alderdikide batek "gure gazte erakundea zuzentzearekin oso harro" agertu da. "Munduko zorte guztia opa dizut zeregin berrian… animo asko", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Bizkaia Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak