Publizitatea
Itxi

2021/04/26

23:24

Politika

Madril

Reyes Maroto ministroari bidalitako gutunaren antzekoa jaso zuen Jon Iñarrituk

EITB MEDIA | AGENTZIAK

EH Bilduko diputatuak jakinarazi du martxoaren 11n gutun-azal bat igorri ziotela Escorialetik, baina oraindik ezin izan dute mezuaren esanahia argitu.

  • Jon Iñarritu EH Bilduko diputatua.

    Jon Iñarritu EH Bilduko diputatua. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Jon Iñarritu EH Bilduko diputatuak jakinarazi du Reyes Maroto Espainiako Industria ministroak jaso duen gutunaren antzekoa bidali ziotela berari joan den martxoaren 11n Escorialetik (Madril).

"Martxoaren 11n gutuna jaso nuen opari batekin. Hain justu ere, igorlea Escorialekoa da eta eskuin muturreko diputatu baten senidea", adierazi du Twitter sare sozialean.  

"Niri ez dit labanarik bidali. Niri Agatha Christieren pelikula bat eta hainbat orri idatzita bidali dizkit, oraingoz mezua ulertu ez badut ere", idatzi du.

Reyes Maroto Industria ministroari labana bat bidali diote, odolez bustita, gutun batean. Poliziak igorlea identifikatu du: Escorialeko bizilagun bat da eta buruko arazoak ditu. Auzia Madrilen epaitegi baten esku utzi dute eta ez dute xehetasun gehiago azaldu.

Joan den astean, Fernando Grande-Marlaska ministroa eta Pablo Iglesias Unidas Podemoseko buruzagia mehatxatu zituzten, gutun bidez balak bidalita. Poliziak eta Guardia Zibilak ikerketarekin jarraitzen dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena