Politika -

Pandemia

Oposizioak arduragabetzat jo du Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa

Elkarrekin Podemosek alarma egoera “partziala” eskatzeko aukera dagoela gogorarazi du, PSE-EE baikor agertu da eta PP+CSek Urkullu “galduta” dagoela azaldu du.

Iker Casanova. EH Bilduko legebiltzarkidea, Radio Euskadin. Argazkia: EITB Media
Iker Casanova. EH Bilduko legebiltzarkidea, Radio Euskadin
Iker Casanova. EH Bilduko legebiltzarkidea, Radio Euskadin. Argazkia: EITB Media

EITB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oposizioak gogor kritikatu du Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak egin duten alarma egoeraren amaieraren kudeaketa, Radio Euskadiko “Parlamento en las Ondas” saioan. Gainera, EAErako propio sortutako alarma egoera proposatzeko aukera zegoela gogorarazi dute.

Iker Casanova EH Bilduko parlamentariak azaldu du gizartea “suminduta” dagoela alarma egoeraren amaierarekin, ez delako “alarma soilik amaitu, estatua bera ere amaitu” delako, “publikoak kale egin” ostean.

Interes politikoak osasun premien gainetik jarri dira, eta intzidentzia tasa altuak dauden honetan neurriak bertan behera uztea erabaki dute. Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arduragabetasunaren ondorioa da erabakia eta eskandalu bat da”, salatu du Casanovak.

David Sotok, Elkarrekin Podemos-IUko parlamentariak, gizarteari arduratsu jokatzeko eskatu dio, baina Jaurlaritzak azken urtean hartutako neurriekin osasun sistemak hobera egin ez dutela azaldu du.

Gainera, Soto EAErako propio sortutako alarma egoera “partziala”z aritu da, lehendakariaren jarrera ulertezina zaiela azpimarratuz: “beharrezkoa bada, ez dakigu zergatik baztertu duen”. Erabakiaren atzean “Euskadi eta Madril bezalako lurraldeetan dagoen infekzio tasa handia ez bistaratzea” egon daitekeela dio koalizioko ordezkariak.

Laura Garrido PP+Cs taldeko legebiltzarkideak norberak arduraz jokatzeko eskatu du eta bizi dugun egoera “nahasgarria, baina espero zitekeena” dela azaldu ere. Hala, Pedro Sanchezen Gobernuaren “geldotasuna eta arduragabekeria”, “autonomia erkidegoak abandonatuta” utzi dituela salatuz. Azkenik, Eusko Jaurlaritz eta Urkullu bera ere "galduta" ikusten dutela esan du Garridok.

Gobernuko alderdiek, EAJk eta PSE-EEk herritarren arduran jarri dute fokua. Horrela, Luis Javier Telleria EAJko parlamentariak berretsi du Eusko Jaurlaritzak Gorenari egindako proposamena “zentzuzkoa” dela, eta neurriekin aurrera egiteko ahaleginak eginda ere “ezinezkoa izan dela”.

Beste alde batetik, Telleriari “harrigarria” egiten zaio “Estatuaren botererik zentralizatuenak, justiziarenak”, lurraldearen araberako erabaki kontraesankorrak hartzea eta “zentzu apur bat jarriko duen inor ez egotea”.

PSE-EEko Eneko Anduezak, bere aldetik, “baikorrak” izateko unea dela adierazi du, eta pandemiari aurre egiteko “sobera tresna” daudela nabarmendu. Gainetik, EAErako alarma egoera eskatzeko aukera dagoela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Gaixotasunak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Osasun albisteak Koronabirusa Alarma egoera