Politika -

Europar Batasuna

Elorza: "Gurea bezalako eskualdeek Europan duten tokiak ez gaitu asebetetzen"

Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako idazkariaren hitzetan, "Euskadi bezalako eskualdeek Europar Batasunean paper garrantzitsuagoa izatea" demokratikoagoa eta legitimoagoa litzateke.

Marian Elorza Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako idazkaria. Argazkia: Radio Euskadi
Marian Elorza Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako idazkaria.
Marian Elorza Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako idazkaria. Argazkia: Radio Euskadi

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marian Elorza Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako idazkariak azaldu duenez, lege eskumenak dituzten Europako 15 eskualdek gutun bat sinatu dute, eta Europako erakundeei bidali diete. "Eskumen legegileak ditugunon tokia erakunde egituran zein izan behar du", hori da eztabaida, "sarritan errealitate nazionalak ordezkatzen ditugulako", azpimarratu du Elorzak.

Elorzaren esanetan, eskualdeok egun duten tokiak ez ditu asebetetzen; izan ere, Europan eskumen partekatuez hitz egiten denean, ez dira estatuekin partekatzen, eskualde mota horiekin baizik. Beraz, "Europa horretan paper bat izatea demokratikoagoa eta legitimoagoa izango litzateke", EBk gobernu maila guztien ekarpena behar duelako.

Horregatik, Europako Etorkizunaren inguruko Biltzarrean, eskualdeen lekuaren inguruko gogoeta zintzo bat saihesteak ez luke ulertuko Jaurlaritzako ordezkariak.

Kanpo harremanetan Euskadik duen tokiaz hitz egin du Elorzak Radio Euskadin, baita nazioarte mailan lekua egiteko balizko bideen inguruan ere. Horrela, eskumen propioak dituzten esparruetan, Europa mailan erabakiak hartzeko orduan ahotsa izatea aldarrikatu du. Sektore sare ezberdinetan parte-hartzea aipatu du Elorzak, baita Europako erakundeekin elkarrizketa ere.

Europako beste kide batzuekin harreman estrategikoak izateari dagokionez, hurbilekoaren garrantzia azpimarratu du Elorzak. Horrela, Akitania Berria, Flandria, Bavaria, Gales edo Korsika bezalako eskualdeekin harreman etengabea nabarmendu du. Zentzu horretan, Euskadik Korsikarekin lankidetza memorandum bat sinatu berri duela gogorarazi du agintariak.

Euskadi-Basque Country marka sendotzeari buruz, "zutunik erori, ongi erori zen" duela bi legealdi abiatu zutenean, adierazi du Elorzak. Erakundeen erabileraz haratago, kanpo harremanetarako erabiltzen duten eragileak gero eta gehiago dira. Legealdi honetan markari "beste buelta bat" ematea aurreikusi du. Azkenik, ekintza plan berezi bat prestatzea espero du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Batasun europarra Bizkaiko albisteak Albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza berriak EAE Europako herrialdei buruzko albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak