Itxi

2021/05/28

09:56

Politika

Bilboko alkatetza

Juan Mari Aburto lanera itzuli da, ebakuntzatik osatuta

o.p. | eitb media

Alkatea bajan egon da hilabete baino gehiagoz, duodenoko tumore bat kentzeko ebakuntzaren ondorioz. Jasotako laguntza eta begirunea eskertu ditu Amaia Arregi jarduneko alkateak.

1:29
Juan Mari Aburto bere bulegoan
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea lanera itzuli da gaur, duodenoko tumore bat kentzeko ebakuntzatik osatzeko hilabete baino gehiagoz bajan egon ostean.

Hala iragarri zuen atzo Amaia Arregi jarduneko alkateak Bilboko Udalean egin zuten osoko bilkuraren hasieran.

Azaldu zuenez, mediku azterketaren ostean, Aburtok alta eskatu zuen atzo, Alkatetzako bere zereginetara itzultzeko.

Arregik jarduneko alkate izan den denboran udal taldeen aldetik jaso duen "laguntza, ulermena eta prestutasuna" eskertu zituen Arregik, bai eta herritarren partetik jasotako "begirune eta gertutasuna" ere, "musuko atzetik egindako hainbat irribarrerekin".

Juan Mari Aburtori joan den apirilaren erdialdera egin zioten duodenotik tumore bat kentzeko ebakuntza; arrazoi berdinagatik operatu zuten lehen aldiz duela 13 urte eta duela 7 urte birsortu zitzaion.

Ebakuntzaren ostean, maiatzaren 8an alkateak sare sozialetan adierazi zuen artean oso ahul zegoela baina indartzen ari zela; eskerrak eman zituen orduan jasotako maitasun eta gertutasun keinuengatik.

Aburto harremanetan izan da, telematikoki, udaleko gainerako zinegotziekin, zenbait udal gai prestatzen jarraitzeko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;