Politika -

KORONABIRUSA

Bingen Zupiria: "Desobedientzia ez da lehendakariaren eta Jaurlaritzaren estiloa"

Eusko Jaurlaritzak beti "leial" jokatu duela eta Espainiako Gobernua izan dela aldebakarrez "leialtasun" hori hautsi duena esan du bozeramaileak.

Bingen Zupiria "Egun on Euskadi" saioan
Bingen Zupiria "Egun on Euskadi" saioan
Zupiria: "Desobedientzia ez da Jaurlaritzaren estiloa"

2:59

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lurraldearteko Kontseiluak asteazkenean ostalaritzari eta gaueko aisialdiari buruz hartutako erabakiak zeresana ematen jarraitzen du. Aurka agertu diren zenbait erkidegok "desobedientzia" aipatu dute. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, ordea, "desobedientzia ez da lehendakariaren eta Eusko Jaurlaritzaren estiloa".

ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Bingen Zupiriak esan du Eusko Jaurlaritzak beti jokatu duela "leial" pandemian eta Espainiako Gobernua izan dela osasuna "aitzakia" gisa hartuta aldebakarrez "leialtasun" hori hautsi duena.

Zupiriaren hitzetan, Urkullu lehendakariak uste du ez dela desobedientzia kontu bat, eta Espainiako Gobernuari "argi eta garbi" adierazi behar zaiola "arau guztiak" apurtu dituela.

Bingen Zupiriak salatu duenez, Espainiako Gobernua Eusko Jaurlaritzarenak diren eskumenetan sartu da, "inolako akordiorik gabe". Horren esanetan, Eusko Jaurlaritzak erabiltzen duen bide orria (Bizi Berri Plana) Espainiako Gobernuarekin landu zuen, eta azken horrek marko hori apurtzea erabaki du orain. "Horren aurrean, lehendakariak ezetz esan du", gehitu du.

Atzo, neurriak "alde bakarretik" eta "inposaketa bidez" ezartzea salatu zuen Iñigo Urkullu lehendakariak, eta Eusko Jaurlaritzak "bere bide orria" jarraituko duela azpimarratu zuen.

Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak araua betearaziko duela nabarmendu du gaur goizean Ser irrati katean egin dioten elkarrizketan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Albisteak Osakidetza Araba Eusko Jaurlaritza berriak EAE albisteak Gaixotasunak argazkiak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Zientzia berriak Osasun albisteak Sendagileen albisteak Basurtuko ospitalea Gurutzetako Ospitalea albisteak Erizaintza gaur Botikak albisteak Txertoak albisteak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea COVIDaren agerraldiak gaur Galdakao-Usansolo Ospitalea azken ordukoa Anbulatorioak