Politika -
EH Bildu
EH Bilduren militanteek lurralde zuzendaritza berriak berretsi dituzte
Asier Vega (Bizkaia), Ibon San Saturnino (Araba), Nekane Zinkunegi (Gipuzkoa) eta Miren Zabaleta (Nafarroa) aukeratu dituzte datozen lau urteetarako.
EITB Media | Agentziak
EH Bilduren militanteek Mahai Politikoan aurkeztutako lurralde zuzendaritzak berretsi dituzte, datozen lau urteetarako. Telematikoki onartu dituzte Asier Vega (Bizkaia), Ibon San Saturnino (Araba), Nekane Zinkunegi (Gipuzkoa) eta Miren Zabaleta (Nafarroa) buru dituzten zerrendak.
Bizkaian, EH Bilduren zuzendaritza berria Asier Vegaren esku egongo da; aldeko botoen % 90,62arekin, kontrako % 2,38arekin eta zurizko botoen % 7arekin.
Arabako Koordinazio Taldearen burua Ibon San Saturnino izango da, hautesleen % 89ak hala bozkatuta. Kasu honetan, militantziaren % 4ak kontran bozkatu du, eta % 6ak zuriz eman du botoa.
Beste alde batetik, Gipuzkoako bilkideen % 93,41ak Nekane Zunzunegi buru duen zerrendaren alde egin dute. Guztira % 2,4k bozkatu du aurka, eta zurizko boz kopurua % 4,19koa izan da.
Nafarroan, militanteen % 94ak egin du Miren Zabaletaren lidergoaren alde. Hori izan da aurkeztu den plantxa bakarra; ezezko botoen % 1,27arekin eta zurizkoen % 2,24arekin, alderdi abertzaleak komunikatu batean jakitera eman duenez.