Politika -

Iruñea

Iruñeko Udalak euskararen ordenantza urratu zuen 2020ko sanferminetan

Hala ebatzi du Nafarroako Administrazio Auzitegiak. Horren arabera, Navarra Sumaren udal gobernuak euskara diskriminatu zuen udaletxean zapi erraldoi bat eskegita eta mezu nagusia gaztelaniaz jarrita.

Iruñeko udaletxean eskegi zuten zapi erraldoia. Argazkia: Iruñeko Udala
Iruñeko udaletxean eskegi zuten zapi erraldoia.
Iruñeko udaletxean eskegi zuten zapi erraldoia. Argazkia: Iruñeko Udala

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Administrazio Auzitegiak ebatzi duenez, Navarra Sumaren udal gobernuak Iruñeko euskararen ordenantza urratu zuen iazko sanferminetan gaztelania lehenesteagatik udaletxeko balkoian eskegitako zapi gorri erraldoi batean.

Zapian "#LosViviremos" leloa irakur zitekeen handi-handi, eta gero, txikiago, euskaraz (#BizikoDitugu), frantsesez eta ingelesez. Orduan indarrean zegoen ordenantzaren arabera (iazko azaroan aldatu zuten), bi hizkuntza ofizialek garrantzi eta presentzia bera izan behar dute errotulazio eta mezu ofizialetan.

EH Bilduk gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Auzitegian euskara diskriminatzen ari zirela ulertuta; Auzitegiak arrazoia eman dio. Azaldu duenez, Navarra Sumaren gobernuak darabilen argudioa —kanpaina ofizial bat beharrean, publizitatea zela, eta, beraz, ez zuela zertan ordenantza bete— "artifiziala" da: "Zapiak beste elementu batzuk zituen, bando baten itxura ematen ziotenak, publizitatearena barik".

Hori horrela, gogorarazi du ordenantzaren arabera "errotulazioaren eduki, tamaina eta kontrasteak berdin-berdina" izan behar zuela, bai gaztelaniaz eta baita euskaraz ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Politika Iruñea Nafarroa Sanferminak EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Iruñeko Udala Navarra Suma