Itxi

Politika

Nazio Batzarra

Sortuk "autonomiatik baino Estatutik" gehiago duen Euskal Herria aldarrikatu du

EITB Media | Agentziak

Nazio Batzarrean, Arkaitz Rodriguez eta Lur Albizu alderdiaren erronkez aritu dira, besteak beste, "kontzientziadun gizarte bat" eta "eraldatze feminista osoa" aipatuta.

  • Arkaitz Rodriguez eta Lur Albizu, Sortuko kideak

    Arkaitz Rodriguez eta Lur Albizu, Sortuko kideak. Argazkia: EFE

Sortuko idazkari nagusi Arkaitz Rodriguezek "autonomiatik baino Estatutik" gehiago duen Euskal Herria aldarrikatu du, "Frantziaren eta Espainiaren menpeko" izateari uzteko.

Atarrabian egin ditu Rodriguezek aldarrikapenok, Sorturen Nazio Batzarrean. Bertan, azken lau urteen balorazioa egin dute eta datozen hileetarako prestakuntza prozesuaz aritu dira alderdiko kideak.

Arkaitz Rodriguez idazkari nagusiak eta Lur Albizu Nazio Kontseiluko kideak berretsi dute statu quoa aldatu nahi dutela, "kapitalismo patriarkalak bizitzak narriatu eta suntsitzen baititu. Eta aldaketa hori gauzatzeko burujabetza" behar dutela azaldu.

Gainera, Sortuko ordezkariek emakumeek alderdian duten papera goratu dute, haiek gabe ezinezkoa litzatekeelako "eraldaketa feminista osoa" lortzea.

Beste alde batetik, gogoratu dute ETAko presoak etxeratzen hasi direla, "behar baino askoz ere beranduago eta motelago bada ere". Hala, hurbiltzeak "urte luzetako mobilizazio jarraituari eta ezkerreko subiranismoa"ri esker lortu direla azaldu dute.

Azkenik, azken lau urteetan "autoritarismoaren eta faxismoaren aurkako borrokan, borroka feministan, pentsionistenean, erabakitzeko eskubidearen zein preso, iheslari eta deportatu politikoen etxeratzearen aldekoan" lan handia egin dutela adierazi dute Abizuk eta Rodriguezek, "eredu sozial alternatibo baten aldeko borrokan" jarraituko dutela azpimarratuz.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena