Publizitatea
Itxi

2021/04/10

19:29

Politika

Presos

Presoak "etxera ekartzeko" mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du Sortuk

M. D. | EITB Media

"Konponbide politikoak" eskatuko ditu alderdiak Hego Euskal Herriko hiriburuetan apirilaren 17an, 'Askatasuna!' lelopean.

1:7
Imagen obtenida de un vídeo de EiTB Media.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Presoak "etxera ekartzea" ahalbidetuko duten "konponbide politikoak" eskatzeko mobilizazioetara pate hartzeko deia egin du Sortuk, hurrengo larunbatean, apirilak 17, Preso Politikoen Nazioarteko Egunarekin bat, Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean Askatasuna! lelopean egingo dituzten manifestazioetan.

Sorturen arabera, "euskal preso eta iheslari politikoak gatazka politikoaren ondorio eta adierazle dira", eta horren jatorrian " Euskal Herriak bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko duen eskubidearen ukazioa dago".

Zentzu horretan, gogorarazi du Francoren heriotzaren ostean ezarritako Erregimenak "ez ziola arazo politiko horri erantzun demokratikorik eman; ez zuela aurreko erregimenarekin hautsi". Bere ustez, horrek, "gure herriaren etorkizuna kolokan jartzeaz gain, gatazkaren luzamendua ekarri du, alde anitzeko sufrimendua, milaka euskaldunen espetxeratzea".

Azken hamarkadetan espetxean eta ihesean egon diren pertsona guztiei aplikatutako neurri guztiak "kolektiboak eta politikoak izan dira", eta horien helburua "independentismoa kaltetzea" izan da. "Horregatik ez daude oraindik etxean, ETAk borroka armatua utzi zuenetik dagoeneko hamar urte igaro diren arren", azpimarratu du alderdi abertzaleak.

Era berean, Sortuk azpimarratu du ezker abertzaleak eta euskal gizarteak azken hamarkadan "gatazka bideratzeko urrats erabakigarriak" egin dituztela, eta ondorioz, "baldintza eta adostasun nahikoak eraiki direla Espainiako Estatuak ere, orain arte ez bezala, konponbideari hel diezaion".

Sortuk onartu du "eskubide urraketa lazgarri batzuk gainditzeko urratsak" egiten hasi direla, baina "jauzi bat" emateko momentua dela uste du. "Elkarbizitza demokratikoak preso politikoen askatasuna eskatzen du", gehitu du.

Horretarako, alderdi abertzalearen ustez, "adostasun zabalak eta mobilizazio soziala funtsezkoak izango dira", eta azpimarratu du "Soilik euskal jendartearen aktibazioak berma dezakeela ireki den aukera bururaino eramango dugula".

Sortuk herritarrei dei egin die 17an antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko, "Euskal Herriak bere etorkizuna demokrazian, bakean eta askatasunean eraiki behar duelako, eta euskal preso eta iheslari politiko guztiak etxean behar ditugulako".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena