Politika -

Hiritarren Kontseilua

"Bizitza erdigunean jarriko" duen eredu ekonomiko bat nahi du Podemos Euskadik

Pilar Garrido alderdiko koordinatzaile nagusiak hiru mezu bota ditu Bilbon: nazio anitzeko Estatu bat, oposizio "eraginkor eta arduratsu" bat eta alderdiaren proposamenak kalera eramatea.

Pilar Garrido Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusia. Argazkia: Podemos Ahal Dugu
Pilar Garrido Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusia. Argazkia: Podemos Ahal Dugu
Pilar Garrido Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusia. Argazkia: Podemos Ahal Dugu

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Begirada ekofeminista batekin pertsonen bizitza eta planeta erdigunean jarriko duen" eredu ekonomikoaren aldeko apustua egin du Podemos Ahal Duguk. Era berean, "bizikidetza proiektu komuna eraikitzeko nazio anitzeko Estatu bat" beharrezkoa dela uste du alderdi moreak.

Hiritarren Kontseilua Bilbon egin du Podemos Ahal Duguk, modu presentzialean pandemia hasi zenetik lehen aldiz. Pilar Garrido alderdiko koordinatzaile nagusiak agerraldia egin du bileraren ostean.

Garridok hiru mezu bota ditu: nazio anitzeko Estatu baten aldeko apustua, Euskadin oposizio "eraginkor eta arduratsu" bat egiteko erabakia eta, pandemia atzean utzi ondoren, alderdiaren proposamenak kalera eramateko beharra.

"Eztabaida behingoz zabaltzeko unea heldu da"

Nazio aniztasunaren inguruan, Garridok nabarmendu duenez, "Eztabaida behingoz zabaltzeko unea heldu da; Espainiako Estatu barruan bizikidetza proiektu komun bat eraikitzeko, lurralde guztiek euren tokia aurkitu dezaten".

Bestalde, EAEko erakundeetan "oposizio eraginkor eta arduratsu bat egitea" defendatu du alderdi moreko buruzagiak.

"Akordiotik politika praktikoa eta konstruktiboa egin nahi dugu, baina Eusko Jaurlaritzaren politikekin jarrera kritiko agertuz; izan ere, herritarren beharrizanei erantzuten ari ez direla demostratu dute", azpimarratu du.

Azkenik, pandemia atzean utzi ondoren, "proiektu politikoa zabaltzeko" militantziaren protagonismoa aldarrikatu du Garridok. "Eguneroko politika, auzokoa, udalekoa, garai berriaren ardatz izan behar dute", adierazi du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi