Politika -
Hauteskundeak PSOEn
Rubalcaba eta Chacon, garaile argirik ez PSOEren Batzordearen atarian
Hautagai bakoitzak babes handiena duela esaten du Sevillan otsailaren 3an eta 4an egingo duten Batzorde Federalari begira. Bertan hautatuko dute alderdiko idazkari nagusi berria.
Erredakzioa
Alfredo Perez Rubalcaba eta Carme Chacon PSOEren idazkari nagusi izateko bi hautagaiek garaipena airean dagoela iritsiko dira otsailean Sevillan egingo duten Batzorde Federalera. Hori da, hain zuzen, asteburu honetan egindako ordezkarien hautaketaren ondorio nagusia.
Rubalcabaren hautagaitzak Chaconekiko duen aldea handitu egin duela iragarri du, eta, haien esanetan, alde hori 130 edo 150 ordezkariren aldekoa da. Guztira 520 eta 540 ordezkari inguru izango lituzkete. Chaconen taldeak, aldiz, 500 ordezkari dituela dio, eta Rubalcabari 360 kalkulatzen dizkiote.
Hamabi erkidegotan Rubalcabaren alde omen daude: Andaluzian, Euskadin, Gaztela Leonen, Gaztela Mantxan, Asturiasen, Aragoan, Balearretan, Murtzian, Kanarietan, Extremaduran eta Kantabrian.
Chaconen alde, berriz, sei federazio indartsuenak omen daude, Defentsako ministro oiharen taldearen arabera: Andaluzia, Catalunya, Valentzia, Madril, Gaztela Mantxa eta Galizia.
Batzorde Federala, Sevillan
Kopuruen inguruan dagoen "borroka" horrek argi uzten du hauteskundeetako garailea airean dagoela eta idazkaritza nagusia bietako edozeinek irabaz dezakeela.
Igande honetan egindako bederatzi kongresuekin (gehienak larunbatean egin ziren) idazkari nagusia hautatuko duten 956 ordezkariak aukeratzeko prozesua amaitu da. Batzorde Federala Sevillan egingo dute, otsailaren 3an eta 4an.