Politika -
Kongresuko Talde Mistoa
Zortzi batzordetan izango da Amaiur Talde Mistoaren bozeramaile
Tartean, ekonomia arloko bi batzorde eta Justizia eta Barne batzordeak eskuratu ditu. Geroa Baik, aldiz, bakarra lortu du. Errekondo izango da Talde Mistoaren bozeramailea, abuztura arte.
Erredakzioa
Guztira, zortzi batzordetan izango da Amaiur Talde Mistoaren bozeramaile, tartean ekonomia arloko bi batzordetan eta Justizia eta Barne batzordeetan.
Zazpi diputaturekin, Amaiurrek gehiengoa du Talde Mistoan. Legegintzaldi honetan, 8 talde politikotako 18 diputatuk osatzen dute Talde Mistoa, eta 24 batzordetako bozeramaileak zehaztu dituzteastelehen honetan.
Amaiurri dagokionez, Iker Urbina arduratuko da Justizia eta Barne aferez; Rafa Larreina izango da Ekonomia eta Lehiakortasun batzordeko bozeramailea; Maite Aristegik jaso du Ogasun eta Administrazio Publikoaren arloa, eta Jon Iñarrituk, aldiz, Garapenerako Kanpo Kooperazioa. Sabino Cuadra izendatu dute Toledoko Ituna jarraitzeko arduradun, Xabier Mikel Errekondo, Ezintasunen Politiketarako arloan bozeramaile eta Iñaki Antigüedad, aldiz, klima aldaketaren inguruko batzordean buru.
Uxue Barkos (Geroa Bai) Enplegu eta Gizarte Segurantzako batzordearen bozeramailea izango da.
Abuztura arte, Xabier Mikel Errekondo izango da Talde Mistoaren bozeramailea.