Politika -

Egigurenen hitzaldiaren harira

Ezker abertzalea: 'Eguigurenen proposamena irtenbidea da'

Ezker abertzalearen hitzetan, Jesus Eguigurenek "konstituzio berri bat" sortzeko egindako proposamenak "gatazkari irtenbidea ematen dizkion gakoak hartzen ditu bere baitan".

Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramailea, artxiboko argazki batean. Argazkia: EiTB.
Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramailea, artxiboko argazki batean. Argazkia: EiTB.
Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramailea, artxiboko argazki batean. Argazkia: EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramailearen hitzetan, Jesus Eguiguren PSEko presidenteak "konstituzio berri bat" egiteko proposamenak "euskal gatazkari konponbidea emango lioke".

Ugarteburuk Eguigurenek atzo esandakoaren "garrantzia" azpimarratu du gaur, Donostian egindako prentsaurreko batean. Eguigurenek atzo esan zuen arau berri batek Euskal Herriaren "batasun politikoa" ekarriko lukeela, eta "Nafarroarekin erakundeak izango lituzkeela", baina "ez litzateke Frantziatik edo Espainiatik independente izango".

Ugartebururen iritziz, gidari sozialistak adierazitako horrek "nazioaren onarpena eta erabakitzeko eskubidea" jasotzen ditu.

"Muga bakarra hiritarrek askatasunez emandako iritziaren borondatea izan behar da, ezarritako konstituzioen gainetik eta gainditutako estatutuen gainetik", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea