Politika -
PSE-EAJ polemika
PSEk akordioa eskaini dio EAJri, krisiari 'bion artean' aurre egiteko
"Ajuria Eneako akordio ekonomiko baten antzekoa" egitea proposatu die Pastorrek jeltzaleei "biok batera egoerari erantzukizunez aurre egiteko".
Erredakzioa
PSEk akordio handi bat egitea proposatu dio EAJri, egoera ekonomikoari "elkarrekin" aurre egiteko. Hala ere, Urkullu jeltzaleen presidentea gogor kritikatu dute Eusko Jaurlaritzaren kaudimena zalantzan jartzen jarraitzeagatik.
Horren harian, sozialistek ezinbestekotzat jotzen dute Urkulluk "zentzurik gabeko hitzak arduragabe esateari" uztea.
Akordiorako proposamena Jose Antonio Pastor PSEko bozeramaileak egin du, Urkulluk Madrilen agerraldi publikoa egin eta "Moncloako Itunen espiritua berreskuratzea" eskatu ostean.
"Ajuria Eneako akordio ekonomiko baten antzekoa" egitea proposatu die Pastorrek jeltzaleei "biok batera egoerari erantzukizunez aurre egiteko".
Urkulluren "gezurrak"
Hori bai, ituna proposatu aurretik, Urkullu "bere gezurretan" nahasten ari dela salatu du.
PSEren bozeramailearen arabera, herritarrek, zorionez, "ez dute Urkulluren hitzetan sinisten, etengabean gezurretan ari baita eta alderdikideek ere zalantzan jartzen dituzte haren hitzak. Enpresariek ere ez dute sinisten, Urkulluk ezeztatu egin dute, fakturak egunean ordaintzen direla adierazi eta Euskadiko ekonomia errekuperatzeko bidean dela esan dute".