Politika -
Barne Ministerioa
Hirugarren gradua, Jose Manuel Fernandez ETAko presoarentzat
Barne Ministerioaren arabera, ETAko kide izateari uko egin dio, damua agertu du eta hirugarren graduan egoteko gainerako baldintzak ere betetzen ditu.
Erredakzioa
Espetxeetako Zuzendaritzaren idazkaritza nagusiak hirugarren gradua eman dio 1992tik espetxean dagoen Jose Manuel Fernandez Perez de Nanclares presoari. Barne Ministerioak ohar baten jakitera eman duenez, Jose Manuel Fernandezek ETAko kide izateari uko egin zion, damua agertu zuen eta hirugarren graduan egoteko bestelako baldintzak ere betetzen ditu. Gauzak horrela, egunero atera ahal izango da kartzelatik eta beste baimen batzuk ere izango ditu. Erabaki honen ondorioz, baldintzapeko askatasuna eskuratzea litekeena da. Jose Manuel Fernandezi 18 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, 1992an, Getxon, Jose San Martin Breton guardia zibila hiltzeko ETAri laguntza ematea leporatuta.