Politika -

XVII. Batzorde Nazionala

ETAri keinurik egiteko aukera ezeztatu egin du PPk

Ostiral honetan abiatu dute Sevillan Alderdi Popularraren Batzorde Nazionala. Indarkeria albo batera uzteagatik konpentsaziorik egongo ez dela esan du Cospedalek, eta lan-erreforma defendatu du.

Maria Dolores de Cospedal. EFE
Maria Dolores de Cospedal. EFE
Alderdi Popularraren Kongresuari hasiera eman diote Sevillan

02:35

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Alderdi Popularrak XVII. Batzorde Nazionala Mariano Rajoyr ez diotela ETAri inongo keinurik egingo konpentsaziorik egongo ez dela indarkeria albo batera uzteagatik.

''Herritarrek badakite Alderdi Popularreko gobernu batekin ez dela inongo kontzesiorik egongo atzo bertan hilketak eta estortsioa egiten zutenentzat'', esan du Maria Dolores de Cospedal idazkari nagusiak, aste honetan Jorge Fernandez Barne ministroak ETAren egoeraren inguruan egindako adierazpenen aurrean.Gobernuak onartu berri duen lan-erreforma ere defendatu du Cospedalek bere hitzaldian. Idazkari nagusiaren hitzetan, langabezian dauden bost milioi herritarren ''uholde isilaren oihartzuna''k zarata handiagoa egiten du ''iraganean bizi diren pankartek baino''. Lehen jardunaldi honetan Manuel Fraga gogoratu dute. Haren omenez dokumental eta erakusketa bat izango dira Sevillan ikusgai egunotan.Zuzendaritza berria, larunbatean

Mariano Rajoyren hitzaldia larunbatean iritsiko da, berriz ere presidente izendatzeko egingo duten bozketa aurretik. Bihar zuzendaritza berriaren organigrama ere bozkatuko dute. Oraindik itxi gabe omen dago zuzendaritza hori, baina, jakin badakigu bertan egongo direla Soraya Saenz de Santamaria, Javier Arenas eta Esteban Gonzalez Pons. Alicia Sanchez Camacho ere taldean sar liteke, eta ziurtatu gabe dago Ana Matoren kargua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea