Politika -

BARNE HAUTESKUNDEAK

Primarioen ondoren PSEn "aro berria" irekiko dela uste du Anduezak

Idoia Mendia euskal sozialisten burua nork ordezkatuko duen erabakiko dute larunbat honetan 5.014 militantek. Eneko Andueza eta Soraya Morla dira bi hautagaiak.

Eneko Andueza gaur Eibarren. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Eneko Andueza gaur Eibarren. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Andueza eta Morla lehian; erabakia 5.014 militanteren esku

2:46

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusia nork ordezkatuko duen erabakiko dute larunbat honetan PSE-EEren militanteek. Eneko Andueza eta Soraya Morla aurkeztu dira barne hauteskundeetara, eta lehenak "aro berria" irekiko duen elementu gisa definitu ditu gaur primarioak.

PSE-EEko eta Euskadiko Gaztedia Sozialistako 5.014 kide daude botoa ematera deituta EAEko 74 Herriko Etxeetan. 20:00ak arte irekita egongo dira boto kutxak.

Mendia zazpi urtez izan da euskal sozialisten burua eta gaur, botoa ematera joan denean, argi utzi du "erronka berriak" daudela eta erronka berri horiei "erantzun berriak" eman behar zaizkiela. Horregatik, "lidergo berria" behar dela aldarrikatu du.

Eneko Andueza hautagai nagusiak 12:00etan eman du botoa Eibarren. "Euskal sozialismoaren historian itxaropen eta ilusi aro berri bat irekitzearen alde" hitz egin du. "Historia luzea dugu, 135 urtekoa, momentu gogorrekin baina baita zoragarriak ere" esan du.

Larunbat honetako hauteskunde primarioak "historikoak" dierela esan du, "alderdiaren historian aro berria irekiko delako", eta "herritarren eskariekin bat egiten duten aldarri sozialistak praktikan jartzen jarraitzeko" balioko dutelako: "aldaketa klimatikoaren kontrako borroka, berdintasunarena, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkakoa, hezkuntza, osasuna, lana, etxebizitza..."

Militantziarekin batera lan egitearen garrantzia ere azpimarratu du eta "herritarrei entzutea" ezinbestekoa dela gehitu du.

Beste hautagaiak, Basauriko zinegotzi ohi Soraya Morlak, bere herrian eman du botoa baina ez du kazetariak bertan egoterik nahi izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euskal Autonomia Erkidegoa Idoia Mendia Alderdi politikoak PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Eneko Andueza